Erradarrez jasotako irudiak erabiliz, Toutatis asteroidearen animazio labur bat argitaratu du NASAk. Kontuz, sarrera honen hasieran dauden irudia asteroidearen modelizazioa da, ez benetako argazkiak. Txinatarren misio bat helduko da asteroide honetara urtarrila hasieran eta harek bidaliko dizkigu lehenengo benetako argazkiak.
Toutatis asteroidea 4 urtetik behin gerturatzen da Lurrera. Egun hauetan ibili da nahiko gertu (7 milioi kilometro ingurura gerturatu da) 2012ko 12aren 12 famatuan (gogoratu ilargia 400 000 km ingurura dagoela). Teleskopioarekin jarraitzeko aukera izan da, baina ez da lan erraza, oso azkar mugitzen baita eta astronomia adituek besterik ezin dute jakin non dago, zehatz mehatz, une konkretu batean. […]
Cala Compten (Ibiza) ateratako zenbait sekuentziaren bilduma . Motza baina ederra. Egilea, Alejandro Iborra Cala Compte from Alejandro Iborra on Vimeo.
Suomi NPP, metereologia lanetan dabilen NASAren sateliteak bideo eder hau argitaratu dau. Zoragarria Lurra gauez errotatzen ikustea. 2012ko apirila eta urrian atera dituzte argazkiak, satelitearen 312 orbitatan. Erresoluzio handiagorekin deskargatzea nahi baduzue, hemen aukera: NASA-NOAA Satellite Reveals New Views of Earth at Night. Kretitu guztia: NASA Earth Observatory/NOAA NGDC
Guepardoak munduko animalirik azkarrenak direla diote. National Geographic eta Cincinnatiko zoologikoak indarrak batu eta guepardoaren lasterketa inoiz baino hobeto grabatu dute. Phantom kamera erabili dute eta 1200 fotograma segunduko atera dituzte. Hiru eguneko grabaketa izan zen eta bost guepardo erabili zituzten. Ikusi bideoaren amaiera. Han azaltzen da nola grabatu zituzten irudi eder hauek. Harrigarriena, gure […]
Ipar hemisferioa, 2012ko abendua Hubblesitekoen bideoa ohi bezala Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas bere youtubeko kanalerako itzulitakoa. Hego hemisferioa, 2012ko abendua Fernando Beltrán berak eginiko bideoa, hilabete honetan hego hemisferiotik ikusiko duten zeruari dagokiona.
Benetan bitxiak dira Saturnoko poloak. Voyager 1 eta 2 vmisioak eraztunen planeta bisitatu zuten 80ko hamarkadan. Eta ipar poloa hexagono forma duela aurkitu zuten. 25.000 kmko diametroa du, Lurraren erradioaren erdia, gutxi gora behera. Hemen dugu, Cassiniren irudi batean.: Hemen koloretan: Hexagono horren erdian dagoen zikloi izugarriari atera dio orain argazkia Cassinik. 4000 km inguru ditu. Hemen […]