Ez da ezer falta 2012ko abenduaren 21erako. Eta hau jaso dugu facebook-en bidez. Munduaren amaieraren seinale berri bat. Planeta guztien ezusteko lerrokadura! > Modu ironikoa off. Jo dezagun Stellariumera eta ea hala den. Horrelakoa izango da abenduaren 21eko egunsentia. Planeta guztiak lerrokatuta! Eta Stellariumen lurra kenduz gero, horizonte azpian Marte dagoela ikusiko genuen…lerrokatuta baita! Eta beste planetak bilatzen baditugu, […]
Erradarrez jasotako irudiak erabiliz, Toutatis asteroidearen animazio labur bat argitaratu du NASAk. Kontuz, sarrera honen hasieran dauden irudia asteroidearen modelizazioa da, ez benetako argazkiak. Txinatarren misio bat helduko da asteroide honetara urtarrila hasieran eta harek bidaliko dizkigu lehenengo benetako argazkiak.