Ganimedes, Damien Peachen eskutik >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ganimedes, Damien Peachen eskutik

Deabrukerietan jarraitzen du Damian Peach. Hemen duzue azaroaren 21eko Jupiterren argazkia, Ganimedesekin. Harrigarria lortu duen detailea.

Saturno: zikloiaren erdian

Benetan bitxiak dira  Saturnoko poloak. Voyager 1 eta 2 vmisioak eraztunen planeta bisitatu zuten 80ko hamarkadan. Eta ipar poloa hexagono forma duela aurkitu zuten. 25.000 kmko diametroa du, Lurraren erradioaren erdia, gutxi gora behera. Hemen dugu, Cassiniren irudi batean.: Hemen koloretan: Hexagono horren erdian dagoen zikloi izugarriari atera dio orain argazkia Cassinik.  4000 km inguru ditu. Hemen […]

Bi timelapse bikain

Bi timelapse zoragarri sarrera honetarako. Christoph Malinen  Island in the Sky aurrena  La Palmako zeru zoragarriak erakusten dituena. Urte eta erdiko lana emaitza eder honentzat.  Pantaila osora eta musikarekin entzuten baduzue, hobe. Island in the Sky from Christoph Malin on Vimeo. Spirits izenburupean dator Nicholas Buerren timelapse hau. Ederra da aurorak ikustea, beti. Tromviken, Noruega atera ditu argazkiak Nicholasek, Tromsø, mitikotik gertu. Spirits […]

Leonidas 2012, Stephane Vetterren eskutik

Benetan bitxia timelapse hau. Ez da batere bereziz Leoniden izar euria urte hauetan. Hala ere, Stephane Vetterrek  timelapse hau egin du 610 argazki erabiliz Nikon D3 eta sigma 8 mmko objektiboarekin, zeru osoa jaso ahal izateko.  Alsacetik, Franctzia. Haiseran ikusten den meteoroaz gain, argi zodiakala eta ISSaren igarotze bat ere ikus ditzakegu. Eta onduen ikusten dena zeruaren […]

Munduko hiriak ISStik II

Munduko hiri desberdin batzuk gauez ISS-tik erakusten zituzten bideo pare bat jari genituen hemen. Behar bezala ikusi ahal izateko, bideotan agertzen direnak jartzen ditugu hemen, argazkietan. Hemen bigarren bideokoak. Africa Europa Iparamerika Hegoamerika Asia Ozeania

Munduko hiriak ISStik I

Munduko hiri desberdin batzuk gauez ISS-tik erakusten zituzten bideo pare bat jari genituen hemen. Behar bezala ikusi ahal izateko, bideotan agertzen direnak jartzen ditugu hemen, argazkietan. Hemen lehenengo bideokoak. Africa Europa Iparamerika Hegoamerika Asia Ozeania

Bilatu

Entradas recientes

diciembre 2012
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31