Ez digu inork Astronomia berak bezala kontatu. Carl Saganek 78 urte beteko zituen aurreko ostiralean, azaroaren 9an. Gogoratzeko, hemen 4 minututako bideo bat, Cosmos seriean agertutakoa. Vangelisek ipintzen du musika. Carl Sagan’s Day ozpatzen dugu, horrela, urtero bezala. Osagarri bezala, beste bi bideo. Vangelisek Cosmoserako konposatutako musika lehenengoan. Eta, azkenik, Neil deGrasse Tyson, Saganen inguruan.
Denbora asko igaro da gizakia Ilargian azken aldiz egon zenetik. Hainbeste denbora igaro da, gauzak ahazten joan direla. Eta egon zirela ere zalantzak jartzen dute batzuek. Ignorantzia hutsa da hori. Jende askoz ez jakin arren, Ilargian ez zen Apollo XI izan soilik. 6 Apollo izan ziren Ilargian, Apollo XVII. azkena. Hemen duzue, ordu erdi batean laburtuta […]