Azpaldi miresten dut José Muñoz Reales astroargazkilaria. Ez ditu lan gehiegi argitaratzen, baina asko daki astroargazkilaritzari buruz eta oso lan finak egiten ditu. Bideo ikusgarri pare bat argitaratu ditu egun hauetan. Zintzilikatu genuen hemen bat aurrekoan:José Muñoz Reales-en ISS ikusgarria. Gaur jartzen dugun beste honetan, Eguzkia H-alfan da protagonista eta protuberantzia ikusgarri bat, mugimenduan. Berreun eta piku […]