Jupiterren errotazio oso bat, Damien Peach-en eskutik >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Jupiterren errotazio oso bat, Damien Peach-en eskutik

Planeten argazkietara dedikatzen den astroargazkilari famatuena da Damian Peach. Miresgarria lortzen dituen argazkiak. Hala ere, ez dute, batzuk, Peach jauna begi onez ikusten, ez bai ditu bere metodoak besteekin konpartitzen, arlo horretan nahiko ohikoa den bezala. Eztabaida biziak sortzen dira, komunidadean, gai horren inguruan. Nola egiten du? Zein da bere “trukoa”? Batzuk diote Celestron teleskopio fabrikara […]

Fikziozko munduak, mundu errealak

A Coruñako Agrupación Íoko Borja Tosarren ,hitzaldi labur interesgarria. Zientzia fikzioan asmatutako munduak, errealitatean aurkitzen ari garen munduekin konparatzen ditu. Ez dira, batzuk,  hain ezberdinak. 10 minutu besterik ez. Merezi du. Gracias a Dolores Gómez González, de la Agrupación Ío, por compartirlo.

Asmatzailea

Benetan bitxia bideoan erakusten dena. baina ez geratu, soilik bukaerako moralejarekin.  Anne Germain asmatzaileak antzeko zerbait egiten du hildakoekin “komunikatzeko. Bruselasen grabaturikoa da eta reality show baterako dela uste dute parte hartzaileak.

Red Bull Stratos: zer gertatu zen kapsula eta globoarekin?

Aste eta erdi pasa da Felix Baumgartnerren saltotik. Eta zenbait zalantza geratu da argitzeke. Horietako batzuk argitzeko, Naukas -en Arturo Quirantesek argitaratu duen artikulua gomendatzen dizuet: El salto Baumgartner, paso a paso. Kuestio arruntago bati buruz idatziko dugu gaurkoan; ¿zer gertatu zen kapsularekin? Ba hemen goian duzuen argazkian duzue soluzioa. Ikusten den bezala, ez zen askoz ere […]

Endeavour transbordadorea, hegazkinean bidaiatzen

Los Ángeleseko kaleetatik ikusi dugu Endeavour transbordadorea azkeneko sarreratan. baina bitxia izan da, baita, nola joan zen transbordadorea Floridako Kennedy Space Centerretik, Los Ángelesera. NASAren Boeing 747 gainean jarrita bidaiatu zuen. Azpimarratu une labur bat irauten dauen loturen askaketak 12 ordu iraun zuela errealitatean. Azkenik, hona hemen nola ikusi zen aeroportu kanpo aldetik transbordadorea Los Ángelesera […]

Endeavour transbordadorea, Los Angeleseko kaleetatik II

Endeavour transbordadorea ikusten genuen aurreko sarreran eta bidai horren beste bertsio bat ekarri dugu gaurkoan. APOD aukeratua izanda gaur, bestea, gure ustez, hobeagoa izan arren. Timelapse gehiena oso antzekoa da, baina ikusi 1m10 eta 1m35 minutuen artean gutxienez. benetan bitxia egiten duen maniobra zuhaitza bat ebitatzearren.

Endeavour transbordadorea, Los Angeles-eko kaleetatik

Amaitu zen transbordadoreen garaia. Eta NASAk, transportearen truke, zenbait erakundeen eskutan utzi ditu. Endeavourren kasuan, California Science Center izango da bere etxe berria. Iraila amaieran heldu zen Endeavour Los Ángelesera hegazkinez eta aurreko astebukaeran eraman zuten aeroportutik Zientzia museora.  Polemikoa izan zen trasladoa, tokia izateko 400 zuahitz inguru moztu zituzten eta. Ikusgarria trasladoa.  Mateo Givot han zegoen eta […]

Artizarraren igarotze desberdin bat

Urruti gelditzen da Artizarraren azken igarotzea. Baina igarotze horren bideo bitxi bat aurkitu dugu, igarotzea era desberdin batera erakusten duena. Jan Fröjdman San Franciscotik  Frankfurtera zihoan hegazkinez 2012ko ekainaren 6an, artizarraren igartzea gertatzen ari zela. Eta hegazkinetik ikusi zuen,  11.000 mko altueratik. Ez zuen eguzkia ikusteko filtrorik eta, hori dela eta, eguzkia baxu egon arte ezin […]