Bihar larunbata, ekainak, Ilatargi Astronomia Taldeak, Legutioko (Araba) udalaren bitartez, hitzaldia eta astronomia behaketa antolatzen ditu herri arabarrean. Eguraldia lagun badugu, Ilargia, Saturno, Marte eta beste zenbait objektu ikusiko ditugu. NOIZ: Ekainaren 23an, larunbata NON: Legutio (Araba) ORDUA: Udako zeruaren iguruko hitzaldia: 18:30tan, Kultura Etxean Behaketa: 22:00tan hasita, herriko plazan
Eguzkiaren aktibitatearen maximotik gero eta gertuago gaude eta hori beltzuneen tamainan eta aktibidadean ezagun da. Aukera ona beltzuneen eboluzioa teleskopiotik ikusteko. Animazio honetan NOAA 1476 ingurunearen aktibitate eta eboluzioa ikusten da. Maiatzekoak dira irudiak eta 10 egunetan zehar ateratakoak dira. Paolo Porcellanak Solar Dynamics Observatory de la NASA (SDO)aren irudiak erabiliz montatu du sekuentzia.
ISS-a, Saturnotik gertu. Egilea: Dani Caxete hitzegiten dugu blog honetan Dani Caxeteri buruz. Hemen da, berriz ere, lan bitxi batekin. ISSa jaso du, beste behin ere, Saturnotik gertu igarotzen oraingo honetan. Ez da lan erraza, oso distira desberdina dutelako biek. Joan zen ostiralekoa da sekuentzia. Informazio gehiago, Daniren blogean: La ISS, Saturno y una agradable conjunción […]
LROren kamara (LROC) Lurrera begira jarri zen maiatzaren 20-21eko eguzki eklipsea gertatzen ari zen bitartean. 4 irudi jaso zituen, bat orbita batean eta beste bi hurrengoan. Hemen dira. Informazio gehiago: In the Shadow of the Moon
Artizarraren igarotzearen argazki ugari ikusi ditugu, dagoeneko. Hemen, gure ustez, onenak. Bat espaziotik jasotakoa eta Lurretik bestea. Bagekigun zerbait berezia egin behar zuela. Atzo aurkeztu zuen Thierry Legaultek Artizarraren igarotzearen bere argazkia. Australiaraino joan zen argazkitzar hau lortzeko: Hubble espazioko teleskopioa, Eguzki aurrean Artizarraren igarotzean. Txikia da, baina hor da. Espaziotik heldu dira beste argazki ikaragarri […]
Hemen dugu Artizarraren igarotzearen lehenengo irudia Inork baino lehenago ikusi nahi duzuela Artizarraren igarotzea? Hasi aurretik? Ba NASAren orri hau da zuen tokia. Web orri honetan Artizarraren igarotzea zenbait uhin luzera desberdinetan ikusteko aukera izango duzue. 22:10 UTtan hasten da igarotzea (0:10 ordu ofizialean Euskal Herrian), baina horren aurretik hasiko da Artizarra ikusten NASAren irudi […]
Barkatu eragozpenak, baina ezin izango dut sarrera hau euskaraz argitaratu En 1882 el astrónomo David Peck Todd (1855-1939) fotografió el tránsito de Venus desde la cima del monte Hamilton, en California, donde se construía el Observatorio Lick. El resultado, 147 negativos de vidrio (la fotografía estaba en sus inicios), que terminaron olvidados. El astrónomo Bill Sheehan […]