Ilargian jarritako ikurrinak, gaur egun | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargian jarritako ikurrinak, gaur egun

Apolo 12aen ikurrina

Apollo lunar Surface Journalek artikulu interesgarri bat argitaratu berri du: Six Flags on the Moon:
What is Their Current Condition?
 Bertan  James Fincannonek Alolo misioetan ilargian jarritako ikurrinen egoera aztertzen da, LROCaren argazkien harira.

Komunikabideetan honen inguruan esandakoa errepasatuz abiatzen da artikulua. Apollo 11ren ikurrinaren inguruan, Tony Reichhardtek  Finding Apollon zioen lurrean geratu zela, Armstrong eta Aldrinek Ilargia utzi zutenean koheteek jaurtitako gasen eraginez.  Denise Chowen iritsiz (On the Moon, Flags & Footprints of Apollo Astronauts Won’t Last Forever) 40 urte gehiegi dira ikurrinetzat, hauek kanpoan eta eguzkiaren erradiazioen eraginpean egon badira. Deseginda daude, bere  ustez . Anne Platoffek, bestalde Apolo 11 eta 12ren ikurrinak lurrean geratu zirela uste du.

Argitzen dute zerbait LROCak bidalitako argazkiak?

Aztertu ditzagun banaka.

Apolo 11

Apolo 11ren tokia

Ez da hemen ikurrinarik ikusten Apolo 11. Logikoa, lurrean geratu bazen. Irudi hauek hori konfirmatzen dute

Apolo 12

Apolo 12ren tokia

Naiz eta batzuk bandera hau lurrean geratu zela esan, badirudi zutik dagoela eta argazkietan ageri dela.

Apolo12ren ikurrinaren itzala?

Hemen datu gehiago: Apollo 12 Flag Still Aloft

Apolo 14

Sitio del Apolo 14

Arrastoriki ez, hauen ustez. Azalpen gehiago: Apollo 14 Flag Deployment. Baina zutik dago, gure ustez. Hemen hitzegin genuen horren inguruan: ¿Bandera localizada?

Apolo 15

Apolo 15aren tokia

Garaiko telebista irudiak ikusita,  zutik geratu zela ematen du. Baina arrastrik ez LROCaren irudietan: Apollo 15 Flag Deployment

Apolo 16

Apolo 16aren tokia

Bandera honen itzala, LROCaren zazpi irudietan behintzat agertzen da. Informazio gehiago: Apollo 16 Flag Still Aloft

Apolo 17

Bandera honen itzala, LROCaren zazpi irudietan behintzat agertzen da. Informazio gehiago: Apollo 17 Flag Still Aloft

Iturria: Six Flags on the Moon: What is Their Current Condition?

Temas

Apolo, lroc

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30