Bitxia da Marteren behaketa. Alde batetik teleskopio txiki batek apenas ez du bere detailerik erakusten. Disko bat besterik ez. Tira, balditza onenetan, poloak eta iluntasunen bat antzeman daitezke. Zoritxarrez, gutxitan dauzkagu behar dituen baldintza on horiek. Urrutiegi egoten da, normalean, Marte, duen tamainarekin ezer ikusi ahal izateko. Bi urtetik behin egoten da Marte baldintza onetan. […]
Tira, munduaren amaiera gero eta gertuago dagoenez, astrologia ikasten hasi behar naiz, ea etorriko diren seinaleak irakurtzeko gai naizen. Ikastaro hau aurkitu dut youtuben. Itxura ona du. Bueno, benga, bideoa ikustea ez baduzue nahi, ulertuko dut ;-). Jarraian komentarioak. Bale, ikusten hasten naiz. Minutu bat pasa da eta ez dut piparrik ulertzen. Ez naiz behar bezala […]
Artikulu hau Debagoienan argiratzen den Goiena paperan argitaratutakoa da Paradoxikoak gara gizakiok. Ez dugu inongo beldurrik ez dakit zer energia arraro igortzen duen power balance bezalako lelokeria bat eskumuturrean jantzita eramateko. Ez dira ba arriskutsuak uhinak? Ilea hasten duelakoan saltzen duten zaldientzako xanpu bat kaleratzen bada ere, hor goaz, buru-belarri, probatzera, xanpu horrek zer duen […]
Tira, utz dezagun Eguzki Sistemako zentroan. Gaurkoan Eguzki Sistema zein handia den erakutsiko dugu eta zein tamaiña duten bertako gorputzek. Bilbon eginez gero, non jarri Eguzkia? San mamesen, noski. Kanpo erdiko zirkuluaren dimentsiokoa egingo dugu, 18 metro inguru. Ikus dezagun eskala horretan non jarri beharko genituen planetak eta zein tamaina izango zuten. Merkurio San Mamesetik 750 […]
1.700.000 bisita inguru ditu Daniel Lopezen aurreko lanak: El Cielo de Canarias/Canary sky-Tenerife. Lan berria du orain, The Light of Stars. Izugarriak bertan erakusten dituen sekuentziak. Eta timelapse interesgarria da, lana nola egiten duen erakusten duelako. Egia esanda, apur bat nekatuta gaude timelapseekin. nahiko repetitiboak dira batzuk eta horegatik ez ditugu argitaratu. Baina zerbait berezia du Danielen lan […]
Jordi Guzmán, Pasa la vida, eginiko animazioa gaurkoan. Eguzkiaren Alan Friedmanen Eguzkiaren argazkiankerabili ditu horretarako. Ez da benetako igarotze bat, rekreazio bat baizik. Baina ederra. Más detalles, en la entrada original: Tránsito de la ISS por delante del Sol
Aukera polita izango dugu gaur ISS espazioko estazioa eta Tiangong, Txinak orbitan eraikitzen dabilen estazioa ikusteko. Bergarako aurreikuspenak dira, baina antzekoa izango da Euskal Herri osorako. Urrutiago bazaude, begiratu Heavens aboven nola izango da hortik. Hemen instrukzioak: Observa la ISS. Es sencillísimo ISS Artizarraren azpitik igaroko da. nahiko distiratsu, -2ko magnitudean. 19:37tik aurrera hasiko da […]
Egun hauetan ikusten ari garen planeten konjuntzioaren argazkiak gaurkoan. Datozen egunetak izango dira Merkurio begibistaz ikusteko momenturik onenak. Aprobetxatu. Durangoko Astronomia Gelako Esteban Estebanek, Bilbotik harrapatu zuen Merkurio, Iberdrola dorrearekin batera. Otsailaren 22an. Hellín-eko (Albacete) IES Izpisúa Belmonteko irakaslea den Jose Ramón Saezek, konjuntzioaren argazki hau lortu du. Jupiter, Artizarra eta, teilatuetatik gertu, Merkurio. Baina beti […]