Blog honetatik behatzera animatu nai zaituztegu. Guztiei. Hala ere, proposamen gehienak aurrera atera ahal izateko, teleskopioa behar izaten da. Gaurko proposamena, berriz, guztientzat da, medio optikoak izan edo ez.
Ilunabarrean mendebaldera begiratzen baduzue, hor ikusiko dituzue bi argi distiratsu, ez oso altu. Horizontetik gertuen dagoena, distiratsuena, Artizarra da. Eta gorago dagoena, Jupiter.
Hemen duzue bikotea Sao Paulo-tik (Brasil). Ednilson Oliveira da egilea. Kontuz, bera beste hemisferioan dagoelako. Hemendik beste aldera inklinatuta ikusten ditugu planetak.
Prismatikorik bai? Ba badituzue, begiratu Jupiter zein Artizarra herekin. Zer ikusten duzue?