Kometa bat dago zeruan, gero eta ikusgarriago, baina apur bat ahaztuta. Garradd C/2009 P1 kometa da. Hitzegin genuen kometa honi buruz udan, baina orain dago momenturik onenean. 7. magnitudean dago eta apur at distiratsuagoa jarriko da, 6. magniudera iritzi gabe. Ez dugu, beraz, begibistaz ikusteko aukerarik izango (zeru ilunenetatik bai, agian), baina zoragarri dago argazkietan, Rolando Ligustriren argazki honetan ikusten den bezala.
Bi buztan horiek (zuzena ionikoa eta abaniko forman hautsezkoa), nekez ikusten dira begibiztaz, prismatikoekin zertxobait nabaritzen dala irakurri arren.
Ez da aurkitzeko nekeza, baina kontutan izan gauerditik aurrera ikusten dela. Herculesen dago, M92tik nahiko gertu.
Nola da posible kometa hau uda partean ondo ikustea eta berriz ere orain hor egotea? Ba irudiko orbita duelako. Horrek azaltzen du guztia:
Tira, aukera baduzue, merezi du ikusten saiatzea. Amaitzeko kometeran beste argazki bat Observatorio Altamirako Kiko Hernández-ena hau. Polita.