Babak Tafreshi Alemanian bizi den astro-argazkilari iraniarra da, TWAN (The World At Night) proiektuaren sortzaile eta zuzendaria. Baditu, baita ere zenbait APOD. Atacamako Cerro Paranaletik bidaltzen digu timelapse hau.
Very Large Telescope (VLT) eko teleskopioak agertzen dira zenbait sekuentzietan -8 m diametroko lau teleskopio- sinkronizaturik lan egiten dutenak, timelapsean ikusten den bezala. Interferometriaren bidez, lau teleskopioetako argia konbinatuz, irudi zoragarrik lortzen dituzte.
Bereziki ederra da Carina nebulosa erakusten duen argazkia. Ez dugu gustoko Babak-en argazki honetarako erabiltzen duen tratamendua, baina ederra da hau. Hemen azpian duzue. Zelako zeru ederra duten ingurune ilun horietan.