Coriolis-en indarra, espaziotik ikusita | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Coriolis-en indarra, espaziotik ikusita

Hitzegin genuen, orain dela hilabete batzuk Coriolisen indarraren inguruan: Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (I), Los Simpson, Coriolis y el agua de los retretes (y II) eta La fuerza de Coriolis no existe. La fuerza centrífuga, tampoco. Sarean aurkitu ditugu han aipatzen genituen zenbait gauza erakusten dituzten bideoak. Hemen lehenengo bideoa:

Coriolis-en indarraren eragin nagusia ikusten da, argi eta garbi, bideo honetan. Indar hori dela eta, borraskak alderantziz biratzen dituzte hemisferio batean edo bestean. Irudian dituzue, geziekin, zenbait borraska:

Bigarren detailea, hau ere Coriolisen indarrarekin lotuta, ekuadorean dugu. Lainotasuna nahiko jarraia da hor. Eta, ikusten den bezala, ez dago borrasken biraketarik hor.

Beste gauza interesgarri bat, bideoan nabaria dena, atmosferako airearen zirkulazioa da. nahiko konstantea da. Badira zenbait korronte beti daudenak hor, Amarikatik Europara bidaiatzeko aprobetxatzen dena, adibidez. Beste bideo honetan, atmosferako ur baporea eta euri prezipitazioa simulatzen duena, ere, garbi ikusten da.

Beste bideo honek Lurrean dugun egoera bitxi bat erakusten digu. Non daude munduko basamortuak? Ekuadorraren inguruko bi gerrikotan. Aurrreko bideoan ikusten den bezala,ez da hor lainorik eta prezipitaziorikizaten.

Atmosferako airearen zirkulazioaren ondorioa dira bi gerriko horiek. Eta beraien zabalera ez da denboran zehar kostantea. Poloetan egiten duen hotzaren araberakoa da zabalera. Hotz gehiago egiten duenean, zabalera txikiagoa dute gerrikoek. Horrela orain dela 10.000-15.000 bat urte kobazuloetan bizi ginenean, hotz handiagoa egiten zuen eta gerriko hauek estuagoak ziren. Berdeagoa zen Sahara, bertan gaur egun ikusten diren pintura rupestreak adierazten duten bezala.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



febrero 2012
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829