El mal del cerebro Antonio Martínez Ron-ek (Fogonazos) lainformación.com-erako zuzendutako dokumentala da. Bi zatitan, zuzeneko elkarrizketen bidez, burmuineko gaixotasunen inguruan hitzegiten digu. Harrigarriak dira teknologia berriei esker lortzen ari diren amaitzak. Ez dira definitiboak, baina ate bat irekitzen diote esperantzari.
Ez dira joan den asteko eguzki ekaitzarekin lotutakoak, baina ederrak dira benetan. Aurrena, gehien bat. Nire gusturako, behintzat. Astirik badugu, aste honetan zehar idatziko dugu gure latitudeetan aurorak ikusteko dugun probabilitatea. Posible da? Erantzuna eta argibideak, etorriko den sarrera horretan Bad Astronomyn ikusi dugu.