Timelapse polita Dubaiko dorreen ingurukoa. Handikeri hutsa da konplexu hori,jendea gosez hiltzen den mundu batean, baina ezin ukatu parajea zoragarria dela. Philip Bloom da timelapsearen egilea. Gaur egun nola dagoen erakusten da bertan. Amaitzeko Burj Khalifa dorrea, 828 metro-ko altuerarekin munduko dorrerik gailurrena dena, eraikitze prosezuan timelapse bitxi batean.
Kwon O Chul korearraren auroren inguruko timelapse bikaina. Yellowknife (Canada), 62º latitudean. Politak all sky sekuentziak. Eta, zer esanik, ez paisai urbanoa dutenak. Argazkiak pasa den irailekoak dira. Zoragarria. Aurora, 2011.Sep. Yellowknife (v1.1) from kwon, o chul on Vimeo.
Aurreko sarreran uhin geldikorrek musikarekin duten erlazioan zentratu bagina, gaurkoan soparno batek bere ahotsarekin kristalezkokopa bat apurtu ahal duen edo ez ikusiko dugu. Posible da? Ikusi genuen bezala, kristalezko kopa finen erresonantziazko uhinen frekuentzia, entzuten ditugun soinu uhinen artean daude. Hau da,entzuten dugun frekuentzia batean bibrarazi ahal ditugu. Eta fenomenoak alderantziz ere funtzionatzen du. Hau […]