Paco Bellido lagunak El beso en la Luna bere blogean kontatzen duen bezala, bihar (larunbata) teleskopiotik fenomeno bitxi bat ikusteko aukera izango dugu: Jupiterreko hiru sateliteen “desagertena”, Europa, Ío eta Ganímedes. Euskal Herrian 23:15ak izango dira. Une horretan, Europa Jupiterren diskoaren aurretik igarotzen hasiko da, eta teleskopioaren bistatik desagertuko da. Igarotze hauek ondo jarraitu ahal dira teleskopio handiekin, baina ez txikiekin. […]