Aurreko ostiralean abisatu genuen bezala Neptuno ikusteko aukera paregabea genuen astebukaeran, Artizarraren ondoan zegoelako. Azkar mugitzen da Artizarra eta urruti dago Neptunotik orain (6 gradutik gora). Konjuntzioaren irudiekin gatoz gaurkoan. Argentinatik heltzen zaigu aurrena eta Enzo De Bernardini da bere egilea. Urtarrilaren 13koa da argazkia, 0:10 UTtan ateratakoa. Canon EOS 300D kamera eta 80 mm F/5 teleskopio refraktorearen bidez […]