Nahiko “modan” egon da azken aldi honetan satelite desberdinen erorketa. Hona hemen Europa erditik abenduaren 24ko arratsaldean ikusteko aukera izan zutena.
“OVNI” bat ikusten ari direla uste dute hauek. Bitxia X Files-en musikarekin entzutea. Bad Kreuznach (Alemania) da, baina errusiarrez hitzegiten dute hauek.
Getuagotik jasota hemen. Bergisch Gladbach (Alemania). Bitxia, kasu honetan, gabon musikarekin entzutea. Santa Claus heltzen ari zela usteko zuten txikiek.
Frankfurt (Alemania). Bitxia katedralarekin batera ikustea.
Zer da bideotan ikusten dena? ISSko 30. espedizioak bertara joateko erabili zuen Soyuz ontziaren 3. fasea Lurrera erortzen. Espektakulu ederra.