Aurreko astean Eguzkirantz zihoan kometa baten gora berak jarraitzen ibili gara astronomia zaletuok: C/2011 W3 (Lovejoy). Hemen duzue, abenduaren 15eko SOHOren irudi sekuentzia batean. Ulertzeko, kontutan izan Eguzkia erdian dagoen zirkulu zuria izango zela. Tapatuta dago irudiak hartu ahal izateko.
Oso gertu pasatu behar zen kometa Eguzkitik. Hemen ibilbidea.
Eguzkiaren atzealdetik igaro ondoren, bizirik da Lovejoy. Hemen duzue SDOk jatotako irudiak.
Hemen duzue, azkenik, Lovejoy perihelio ostean. Benetan bitxia irudia. Kometak bidaia jarraitzen duen bitartean, bere buztanaren zati bat hor gelditzen da, deskonektaturik, Eguzkiari lotura.
Txikituta dago animazioa. Spaceweathereko originala, hemen. Eta beste hau, Astrobobekoa, ikusten dena ulertzeko.