Teleskopio bat oparitzeko aholkuak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Teleskopio bat oparitzeko aholkuak

Idatzi genuen honetaz baina, gai rekurrentea denez, eguneraketa bat merezi du. Are gehiago kontutan izanda zentru komertzialetan teleskopio izenarekin gero eta gehiago ikusten diren “gauza” horiek.

Offrir un télescope à son enfant artikulutik hartu ditugu hemen jarriko ditugun zenbait ideia, baina hego Euskal Herrira egokituta. Han agertzen diren prezioak erabiliko ditugu. Ez dira hemen berdinak izango, baina orientabide bezala, balekoa izango da.

Ezertan hasi aurretik, aholku orokor batzuk. Teleskopioa ez da jostailu bat, baina bai bere jabeari disfrutatu araziko dion aparatua. Hala ere, bere erabilerak konstantzia, interesa, kuriodidadea eta perseberantzia eskatzen ditu. Ez da, beraz, teleskopioa opari aproposa “erregalatua” izango dena ez badator perfil honekin bat. Alferrikako oparia izango da

Has gaitezen aholkuekin teleskopioa opari apropos dela erabaki badugu.

1. Hau ez da teleskopioa.

Zentru komertzialetan dauzkagu “gauza” horietatik hasiko gara. Ez dira teleskopioak. Zale posible bat desesperatzeko bestarik ez dute balio. Oso gaizki ikusten da hortik. Ez erosi, inolaz ere, horrelako bat. Dirua botatzea da eta ez dugu oparitutakoa pozik utziko. Gauza hauetaz ari gara hitzegiten:

2. Nahi eta nahi ez, teleskopioa oparitu behar diot nire neska/mutikoari (benetan nahi du, ez dut beste aukerarik,…)

Badira, teleskopioa oparitzea erabaki badugu, zenbait aukera apropos, diru gehiegi ordaindu gabe.  FirstScopea, adibidez. 2009ko Astronomiaren urterako atera zuten merkatura.

60 euro ingurutik, ondo geratuko gara. Eta benetako teleskopioa da, munduko onena ez izan arren. Hasiera ona da. Honekin ikasiz, izango dugu aurrerago denbora beste teleskopio bat erosteko, afizioa benetakoa dela ikusten badugu.Sarean hemen eta hemen, gutxienez, lortu al da.

Celestron Travel Scope 70, da maila bereko beste aukera bat. 60 euro ingurutan dabil hau ere.

Edozein kasutan, idea ona izango zen gida liburu bat ere oparitzea. Hau, adibidez: El cielo a tu alcance

3. Beste aukera batzuk, apur bat garestiagoak

Zerbait gehiago nahi badugu, hauek dira bigarren mailako aukerak.

Kontuz, Frantziako prezioak direlako. YBaina, esan dugun bezala, idea bat egiteko balio dute. Maila honetako beste aukera on bat Astromaster serieko teleskopioak dira, irudietako Skywatcher horien parekoak, kalitateari dagokionean.

Edozein kasutan, ez dugu gomendatzen motore edo aurkitzaile automatikorik izatea teleskopioak. Ordaindu egiten da hori eta hobe da dirua rekiduran gastatzea. Zenbat eta handiagoa zuloa, gehiago ikusiko dugu. Hobe hori sistema elektronikoa baino.

Kontutan izan, gainera GOTO duten teleskoioak ez direla inteligenteak. Astronomiarik ez badakigu, ezingo ditugu erabili. Izar konkretu batzuetara bideratu behar da teleskopioa martxan jartzeko. Eta ez badugu zerua ezagutzen…

4.- Astronomia behaketan hasteko teleskopiorik aproposena.

Ze teleskopio erosiko nuen neuk astronomia behaketan hasteko garbi dut afizioa gustoko dudala? ¿

20 edo 25 cmko irekidurako dobsona. GOTO gabe, noski. Pulgadatan 8″ edo 10″takoak. Horrelako zerbait.

Ez dugu GOTOrik, ezta montura ekuatorialerik baina urte askotarako teleskopioa izango dugu, diru gehiegi gastatu gabe.

5. Baina astroargazkiak egitea nahi dut

Mundu konplexu batean murgiltzen gara hemen, sarrera honen helburuaren mugan dagoena. Baina hemen ideia orokor batzuk:

– Teleskopioaz gain, kamara teleskopioan jartzeko adaptadoreak beharko ditugu.

– Horrez gain, jakin ezagu gaur egungo astro argazkilariak webcamekin egiten dutela lan. Grabatu, programen bidez fotograma onenak aukeratu, irudi horiek batu,…

– Hobe izango da, argazkiak ateratzeko, teleskopioak montura ona izatea, zeruko objektuen mugimenduaren jarraipena behar bezala egiteko.

– Edozein kasutan afizio eta gogorekin gauza ederrak egin ahal dira, blog honetan argitaratu genuen adibidea: Exprimiendo un telescopio modesto.

Tir, honaino gure aholkuak. Orientabide ona izan daitekela uste dugu, gauza guztien bezala, zaletu bakoitzak iritzi bat duelako honen inguruan. Laguntza gehiago nahi baduzu, irakurri hasieran aipatzen genuen Offrir un télescope à son enfant artikulua. Frantsesez ez badakizu, erabili Googlen itzultzailea, idea bat egiteko nahiko ondo doala konprobatu dugulako.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



diciembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031