benetan interesgarria Wonders of the Solar System eta Wonders of the Universeko aurkezlea den Brian Cox, 2008an ozpatutako TEDTalks betean. CERNeko partikula azeleragailuaren inguruan hitzegiten du eta, bitartean, han aurkitzea espero den Higgs-en partikula zer den, zergatik den hain garrantzitsua aurkitzea, zerikusi duen horrek Unibertsoarekin,… Bere kasuan beti ohi den bezala, era entretenigarri eta garbian. Hitzaldi honen ondoren partikula azeleragailuak porrota […]
Joan zen 2005 YU55 asteroidea. Zenbait kazetarik, ohitura txarrak ez galtzeko, hanka sartu zuten, hondoraino, beste behin ere. Leku askotan entzun/irakurri zen prismatikoekin ikusi ahalko zela. Ez Europatik, behintzat, eta ez 0:38tan, iragarri zuten bezala. Eta Matias Prats-ek errekorra hautsi zuen gaueko albistegian zera bota zuenean:”En estos momentos el asteroide está cruzando la Luna…” Tira, […]
Gaur, azaroaren 9a, beteko zituen Carl Saganek 77 urte. Hori dela eta eta urtero egiten ohi den bezala, Carl Saganen eguna ospatzen da gaur. Carl Saganen biografia kontatzen duen dokumentala aurkitu dugu hortik zehar, oso aproposa hainbeste astronomo zaletuen argia izan zena. Historia kanalaren dokumentala da. Eta detaile polita ahotsa Cosmos seriearen lehenengo bertsioko bera izatea. . […]
Ez da erraza gaurko 2005YU55 asteroidearen igarotzea ikustea, asteroidea gertu egotean, paralaxea izango duelako. Hau da, ez dira nahiko zehatzak interneten bilatu ahal dituzun mapak, norberak bere tokikoak behar dituelako. Zenbait programa daude norberak bere zirkuntantziak kalkulatzeko, baina Stellariuma eta Sky Prorekin nola egin azalduko dugu guk. Den den, edozein programa erabilita, hemen dituzue NASAko […]
Gaur gauean NEO (Near Earth Object) 2005 YU55 asteroidea Lurretik 370.000 km ingurura pasako da. Hau da, Ilargia baino gertuago. 400 m inguru ditu asteroideak eta jarraipen zehatza egiten zaio, arriskua dagoelako egunen batean Lurraren kontra jotzeko. 2005eko abenduaren 28 aurkitu zuen Arizonako Spacewatch Program Near Tucsoneko Robert McMillanek. 1.go mailan katalogatua izan zen Torino eskalan. 0-tik a 10-era doa […]
Luis Caldevilla, estatu mailako timelapser onenetarikoa, lan berria aurkeztu du: Bardenas Reales. Edizioan parte hartu dute: Carlos Zenzuke, Roberto Maroto, Nacho Méndez y Mario Rubio. Lan bikaina. Kuriosoa da agian gehien gustatu zaiguna amaierako kredituak direla.
Nork esan zuen zailazela timelapse bitxi eta interesgarriak egitea? Hemen duzue,gaurkoan Ilatargi Astronomia Taldeko Itziar Egigurenen bigarren lana. Cómo hacer un timelapse, paso a paso, baina irakaslearen aurretik dabil eta virtualdub_afterimage_filter bezalako filtro interesgarriak ere sartzen ditu. Ez da timelapserako paisai ikusgarrien bila joan. Bere etxeko leiotik eginiko zenbait sekuetzia ditu. Baita Urbasan (Nafarroa) eginiko beste bat. Timelapse […]
Joan zen santu guztien eguna, baina oso aproposa da fetxa hauetarako gaur zintzilikatzen dugun timelapsea. Zenbait eszana desberdin, guzti guztiak Texas-eko hilerri desberdinetan eginikoak. Jake McKee da bere egilea eta ekipo luze bariatu bat erabiltzen du horretan: Canon 5dmk2, Canon T2i, Canon 1Dmk3, Nikon 14-24mm f/2.8, Canon 15mm f/2.8, Canon 16-35mm f/2.8, Sigma 20mm f/1.8, Canon 50mm f/1.2. Kevin MacLeodk ipinten du […]