Ezaguna egiten zaizu izena? Cerro Armazones. Asko falta da baina, zalantzarik gabe, oso ezaguna egingo den toki bateri buruz ari gara. Bertan eraikiko bait da E-ELT-a, European Extremely Large Telescope. 39,3 mko diametroa izango duen superteleskopioa, guztia ondo badoa, 2022an izango da martxan. Atacamako basamortu ezagunean dago Armazones, Cerro Paranaletik 20 km ingurura. Paranalen da Very Large Telescopea. Hemen […]
Stéphane Guisard astroargazkilari ezagunak lan berria du: Atacamako (Chile) Yerbas Buenasen eginiko timelapse bat. Toki hau San Pedro de Atacama ezagunetik 70 kmtara dago eta toki interesgarria da bertan zenbait petroglifo daudelako. Bereziki polita Ilargiaren argia ikusten ez genuen petroglifo bat erakusten duenean. Eta ipar hemisferioko biztanleentzat, bitxia, Orioneko nebulosa Orioneko zinturoiaren aurretik mugitzen ikustea. Edo Pleiade “alderantzizkatu” horrek (2:12 minutuan). Tchaikovskyrena […]
Azaroko bigarren astean ozpatu zen EHUko zientziaren astearen barnean, hitzordu interesgarrienatarikoa zen, ETSIko (Bilboko Ingenieritza Eskola) behaketaren bisita antolatua. Izena eman eta han aurkeztu ginen larunbat goizean. Interes berezia nuen nikbisitan. Ilatargi Astronomia Taldean eguzki teleskopio bat erostea pentsatzen ari gara, azken aldi honetako eguzki aktibitate handiak apur bat bultzatuz eta. Horrez gain gaur egun LUNT teleskopioak daude merkatuak, […]
Hitzegin genuen aurreko astean Eguzkiak zeukan prominentzia izuggariari buruz, azkeneko urtetan izan duen handiena. Desiatzen geunden egun horretan zerua zabaltzeko eta gure PST-a Eguzkira begira jartzeko. Eguerdi aldera Eguzkia laino artetik atera zenean, desilusio izugarria: Non zegoen protuberantzia? Gaurko bideotan dugu erantzuna. Astebukaeran zehar sortu zen protuberantzia eta astelehen goizean, desegin egin zen. Gaur jartzen […]
Zintzilikatuta dago, online ikusi ahal izateko ETBko Escépticos seriearen zortzigarren atala: ¿Milagro?. Atal hau gaur,osteguna, jarriko du ETB2k gauerdi aldera. Audientziak neurtzen dituen aparatu hoeirtako bat baduzu, ikusi mesedez telebistan ere.
Dibulgazio bideo on bat gaurko, premiado en el CPANek antolatzen duen II leihaketan saritua izan dena. Javier Diez Botet da bere egilea. Momentu interesgarria baina bitxia da Unibertsoaren ezagutzeren bidean bizi duguna. Ikusten duguna Unibertsoaren %4a besterik ez dela dirudi. Ikusten dugunaz gain materia iluna (22%) eta energia iluna (74%) dago . Guzti honen inguruan hitzegiten du Javier Diez Botetek 5 […]
Aktibitate izugarriakin jarraitzen du Eguzkiak. Orainarte beltzunetan fijatu bagara, astebukaeran sortu zen protuberantzia batean jarriko dugu begia oraingoan. Azkeneko urtetan izan duen handiena. Zoritxarrez gaur goizean desagertu da, ia guztiz. Zenbait irudi ipiniko ditugu. Eta erreferentziazko bat azpian, Jupiter eta Lurraren aldean nolakoa den nabaritzeko. Azpian duzuen irudi honetan, protuberantziak 11 Lurreko altura zeukan eta […]
Ikusita dauzkagu, aurretik astronautek ISStik eginiko beste bideo batzuk, baina, zalantzarik gabe, orainarte ikusi dugun onena da hau. Michael König astronautak argitaratu berri du eta sentikortasun handiko kamera batekin grabatu dute, Lurra espaziotikinoiz ez bezala jaso ahal izateko. Harrigarria aurorak nola ikusten diren. 28 eta 29. espedizioan eginikoak dira argazkiak, 2011ko abuztutik urrira. Hemen bideoa eta […]