ROSAT satelitearen erorketa, astebukaera honetan >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ROSAT satelitearen erorketa, astebukaera honetan

Azkeneko datuen arabera gaur gauean edo bihar goizean eroriko da Lurrera ROSAT satelitea, errore margen oso handia kalkulutan oraindik. Ez datoz bat, gainera, toki derberdinetako kalkuluak. hauek dira, momentu honetan: Calsky: Igande goizean, 9:30 UTC, 11:30 ordutegi ofizialean DRL: Zapatuko 23:30 UT (1:30 ordu ofizilala) tik, igandeko 5:00 UT (7:00 ordutegi ofizialean)  artean. @ROSAT_Reentry: 2:31 UT ±3 ordu. […]

Egun handia izan ahal da gaurkoa

Zientzia eta astronomiaren inguruko bloga da hau baina, Serratek dioenez, egun handia izan ahal da gaurkoa.  Aitor Arcacusoren bidez jaso eta  A veces veo muermosen argitaratutako marrazki hau argitaratu beharrean ikusi gara. Ea guztiak momentu historiko hau aprobetxatzeko gai diren. Beldur gara.

Astronomia behaketa, timelapsen. Ezkio-Itsaso.

Astronomia behaketa izan genuen aurreko larunbatean Ezkio-Itsason, Ilatargi Astronomia Taldeko  Itziar Egigurenek, aste bat lehenago emandako hitzaldia osatuz, YARTU kultura elkartea eta Ezkio-Itsasoko udalaren antolakuntzaz. Hemen duzue Itziarrek behaketa horretan eginiko timelapsea. Harrigarria Ilargi argiak nola argitzen duen paisaia. Datu teknikoak, timelapsearen ostean. Behaketa astronomikoa Ezkio-Itsason / Observación astronómica en Ezkio-Itsaso from Itziar Egiguren on Vimeo. Hemen datu teknikoak, Itziarren […]

Astroargazki leihaketa: Draconidak 2011

Recerca en Acció, Fundació Institució Catalana de Suport a la Recercaren web orri bat da. Horren partaidetako bat Josep María Trigo ezaguna da. Draconiden izar euriaren arira astro-argazki lehiaketa bat antolatu du. Euskal Herrian ez genuen, beste behin ere, lainoekin zorte handirik izan baina aurtengo draconiden argairen bat baduzu, bidali, lehen  abi lehen helbide elektroniko hauetara: divulgacio@fundaciorecerca.cat […]

Ilargiaren tamaina, perigeoan eta apogeoan

Uztailean argitaratu genuen hemen Enzo De Bernardini argentinarraren argazki batzuk non Eguzkiaren muturretako tamainak erakusten ziren: perihelioan eta afelioan.  Dani Caxete lagunak lan interesgarri bat argitaratu berri du: Ilargia perigeoan eta apogeoan. Zarata handia atera zuten komunikabideek apirileko perigeoan. Gogoratuko dugue eztakit noiz baino handiagoa ikusiko zala Ilargi betea zioten. Ez dakigu inor igarri zuen hura. Eta ez […]

2011ko draconidak. Emaitzak.

Draconiden maximotik aste bete pasa denean , balantzea egiteko momentua da. Izar euri bortitza izango genuela aurten zioten batzuk,800 THZra helduko zela iragarriz. Ez dira iragarpen optimista horiek bete baina, dena den, estilo honetako kalkuluen garaipen izugarria izan dira aurtengo draconidak. Ez da hainbesterainoko izan, baina bai izan dela ohi baino izar euri handiagoa eta iragarritako momentuan gainera. […]

Uhin gaiztoen inguruko Xurxo Mariñoren hitzaldia, asteartean

Datorren asteartean, urriak 18, eta EHUko Zientzia Kulturaren Katedrak antolatuta, Escépticos programaren harira ospatzen diren Coloquios Escépticos-en barruan, Xurxo Mariño* biologo, neurozientzialari eta dibulgatzaile aparta izango da, “Neuronas y radiación: buscando la sintonía” hitzaldiarekin. : Joateko aukerarik ez baduzue, streaming-en bidez jarraitu ahal izango duzue hor behean duzuen leihotxoan. Coloquios Escépticos Urriak 18, asteartea 18:15 […]

Matematika nola irakatsi?

Eta zientziak, noski.  El tao de la física blog gomendagarriaren bitartez,  Dan Meyer matematika irakaslearen lanaren berri izan dugu. 2010eko martxoan Nueva Yorken ospatutako TED-Talks batean matematikaren irakaspenaren inguruko bere ideiak azaltzen ditu. Adibideak ipiniz. Bere bere blogean aurkituko dituzue adibide gehiago: dy/dan. 11 minututako hitzaldi interesgarria lehenengo eta adibide bat ondoren. Adibide praktiko bat aurkitu dugu bere blogean. Argiaren abiaduraren ingurukoa. […]