Urriaren 10etik 15era ateratako argazkiekin muntatutako bideo ikaragarria argitaratu berri du Jean Luc Dauvergnek. Frantziako Pic du Midiko behatokiko T1M metro 1eko teleskopioarekin ateratako 5 irudirekin egin du muntaketa. Izugarri ederrak irudiak. Blaster Scout kamera batekin egin du lan. Oso pozik dago Jean Luc Jupiterren errotazio oso bat atera ahal izan duelako. Eguraldia lagun izan zuten Elie Rousset eta Philippe Tosiserekin batera […]
Badirudi modan dagoela azken aldi honetan sateliteen erorketa. UARS irailean eta ROSAT joan zen astean. Zer gertatzen ari da? Ezer berezia. Erabilpenetik kanpoko sateliteak eta mota askotako zabor espaziala maiz erotzen da Lurrera. Foro bat dago, interneten, honetara dedikatzen dena. Zer gertatu da orduan? Ba, nork daki zergatik, UARS satelitearen erorketa komunikabideetara egin zuela salto. 29 objektu […]