Aurreko astean izan zen Orioniden izar euria. Aktibitate baxuko euria da (THZ 23), baina bitxia da bi zergati direla eta. Alde batetik Halleyren kometan dutelako jatorria. Eta, bestalde, radiantea zeruko ingurune ederrenetarikoan dagoelako: Orion konstelazioa. Aomorigontak urriaren 21etik 22ra Towada Laken grabaturiko timelapse bat aurkeztu du. Laku hau bitxia da, Japonia iparrean dagoen sumendi bateko kraterra delako. Zenbat orionida ikusten […]
Urriaren 10etik 15era ateratako argazkiekin muntatutako bideo ikaragarria argitaratu berri du Jean Luc Dauvergnek. Frantziako Pic du Midiko behatokiko T1M metro 1eko teleskopioarekin ateratako 5 irudirekin egin du muntaketa. Izugarri ederrak irudiak. Blaster Scout kamera batekin egin du lan. Oso pozik dago Jean Luc Jupiterren errotazio oso bat atera ahal izan duelako. Eguraldia lagun izan zuten Elie Rousset eta Philippe Tosiserekin batera […]
Badirudi modan dagoela azken aldi honetan sateliteen erorketa. UARS irailean eta ROSAT joan zen astean. Zer gertatzen ari da? Ezer berezia. Erabilpenetik kanpoko sateliteak eta mota askotako zabor espaziala maiz erotzen da Lurrera. Foro bat dago, interneten, honetara dedikatzen dena. Zer gertatu da orduan? Ba, nork daki zergatik, UARS satelitearen erorketa komunikabideetara egin zuela salto. 29 objektu […]
Joan zen larunbateab, Ilatargi Astronomia Taldeko bi lagunekin batera, Eguzki behaketa publikoa egin genuen Oñatiko plazatik. Abisatu gabe agertu ginen plazan. Horrelakoak egin ditugunean, komunikabideetan jartzen genuen behaketaren anuntzioa. Baina Euskal Herrian ohikoa denez lainoak direla eta bertan gelditzea horrelako ekintzat, abisatu gabe egitea erabaki dugu. Eguraldi ona egiten duenean udalari parte eman eta agertu, sorpresaz. Horrela […]
Zintzilikatuta dago, online ikusi ahal izateko ETBko Escépticos seriearen bosgarren atala: ¿Modificación genética?. Transgenikoen gai polemikoaren inguruan hitzegiten du atal honek. Atal hau ostegun honetan jarriko du ETB2k gauerdi aldera. Audientziak neurtzen dituen aparatu hoeirtako bat baduzu, ikusi mesedez telebistan ere.
Moskeatu xamar gaude NanoSail-D, Eguzki Belaren lurreratzearekin. Calsky-ren arabera, 28an dator behera. Atzo 29an izango zela zioen. Baina ez duguerorketa honen inguruko beste daturik beste inon irakurri. UARS eta ROSAT sateliteen erorketaren berri emanduten web orriek ez dute kasu honetan ezer esaten. Ikusiko dugu datozen egunetan hau aldatzen den. NanoSail-D-ren distirak erakusten duten bideoak jarriko […]
Zintzilikatuta dago, online ikusi ahal izateko ETBko Escépticos seriearen laugarren atala: ¿Hay alguien ahí fuera?. OVNIen gaia tratatzen du oraingoan.
Gaur gauean erori da ROSAT satelitea, Euskal Herrian goizeko 4ak zirenean. Itsasoan erorida, India eta Malasia artean, mapa honetan ikus dezakezuen bezala. Ez da ezagutzen, oraingoz, erorketaren behaketarik. Eta nekez ikusiko zuen inork, kontutan izanda non erori den. Lurrere datorren hurrengo satelitea: NanoSail-D