Ez dira aurreikuspen definitiboak, baina badirudi gaur gauean eroriko dela UARS satelitea. 4:04 UTn izango da, 6:04ak gure erlojuan. Badirudi Pazifiko erdian eroriko dela. Nekez ikusiko du inork handik. Dena den, errore margena oso handia da oraindik +/- 3 ordukoa. Gauen zeharreko gorabeherak jarraitzea nahi badituzue, Aerospace da tokirik egokiena.
NASAk argaitaratutako azken albistearen arabera, gaur gauena etorriko da behera UARS satelitea. Bere kalkuluen arabera larunbateko 0:58 UTn izango da, 7 ordutako errore margenarekin!! Hemen duzue UARS satelitearen orbita jarraitzeko aukera.Teorian, guztiz saturatuta dagoelako leku hori. Bideoan duzue UARS satelitearen orbita eta erorketaren animazio bat. Interesgarria orbita nolako bitxia den konprobatzeko. Ziur ez genuela horrelako orbitarik […]
Komunikabideetan irakurriko zenuten bezala, UARS satelitea datozen ordutan eroriko da Lurrera. Discovery trnasbordadoreak jarri zuen orbitan 1991an (bideoan duzue momentu hori), eta orain dela 6 urte inguru geratu zen zerbitzutik kanpo, kontrolik gabe altuera galtzen hasiz. 600 km altuerara zegoen hasiera batean eta jeisten joan da. NASAk dio ostiral honetan (bihar) sartuko dela atmosferan, Lurrera […]
Amazings aldizkariaren aurkezpenean komentatzen genuen bezala, blog bat baino gehiago izateko asmoarekin jaio zen Amazings. Horren adierazle datorren astebukaeran Bilbon ozpatuko diren jardunaldi irekiak dira. “Amazings Bilbao 2011” irailaren 23 eta 24an ozpatuko da, ostiral eta larunbata) Guggenheimaren ondoan dagoen EHUko Paraninfoan. Amazingseko 70 laguntzaile inguru elkartuko dira bertan zientziaren inguruko hitzaldi entretenigarri, interresgarri eta, nola ez, […]
Timelapse ikaragarria ISSko astronautek irailaren 11kan jasotakoa. Australia gainetik igarotzen ari zirela ateratako argazkiekin muntatu dute. Irudi ederrak. Espektakulu izugarria izan behar du aurorak espaziotik ikustea. Eta hau horren erakusle.
Urtebete inguru da Amazings bloga martxan jarri zenetik eta erreferentzia da, daoeneko, gaztelaniazko zientziaren dibulgazioan. Pausu bat gehiago ematen du orain Amazingsek eta paperezko aldizkaria bihurtuko da. Zientzia dibulgazioa, entretenigarria, zuzena eta interesgarria. 10 artikuluk osatzen dute lehenengo zenbakia. 100 orri ingurukin, koloreetan, infografia eta irudi ikusgarriekin eta publizitaterik gabe. Hauek dira lehen zenbakiko gaiak: La relatividad, […]
Erakutsi genituen blogean Laurent Lavender frantziarraren beste argazki batzuk: Ilargiarekin jolasean. Serie bereko materialgehiago argitaratu berri du Laurent-ek, Full Moon gardening izenburupean, Ilargiaren lozeraiza, egin dugun itzulpen librean. Pixheaven bere web orrian dituzue bera lan guztiak. Canon 5D MarkII eta Sigma 100-300 objektiboarekin. Frantziako Bretainian atera ditu argazki guztiak, Tréguennecen (Finistère), 2011ko irailaren 13an. Ilargiaren lorezaina Cerramos con un montaje en […]
Blog honetan aipatu dugun bezala, atera zen Eguzkia bere azkeneko minimo luzetik eta gero eta aktibitate handiagoa du, datorren maximoaren bidean. Beltzune mordoa izan ditu azken hilabete honetan eta ez da idea txarra, beharrezkoak diren filtro bereziak izanez gero, Eguzkia nahiko jarraian behatzea, aktibitatea eta aldaketak nabaritzeko. Club Sur Astronómicon irakurri dugu 1289 taldea begi-bistaz ikusi […]