Blog honetan aipatu dugun bezala, atera zen Eguzkia bere azkeneko minimo luzetik eta gero eta aktibitate handiagoa du, datorren maximoaren bidean. Beltzune mordoa izan ditu azken hilabete honetan eta ez da idea txarra, beharrezkoak diren filtro bereziak izanez gero, Eguzkia nahiko jarraian behatzea, aktibitatea eta aldaketak nabaritzeko. Club Sur Astronómicon irakurri dugu 1289 taldea begi-bistaz ikusi […]