Heavens-above ISSa noiz ikusiko den jakiteko erabiltzen baduzue, konturatuko zinaten egun argiz ikusi ahal izateko aurreikuspenak ere ematen dituela. Artizarrak beste distiratzen du ISSak eta, beraz, ikusi ahal da. Praktikan gauzak ez dira hain errazak, oso azkar mugitzen baita ISSa eta. Dena den, planifikazio egoki batekin posible da. Hemen da, horren erakusle,Scott Fergusonek uztailaren 17an […]
Nola da posible Hubble espazioko teleskopioak hain galaxia eta nebulosa zoragarriak erakustea eta, askoz ere gertuego egonda, Neptunoren argazki erdi borroso hori gauza handia bezala saldu? Ba errezagoa delako galaxia horiei argazkia ateratzea Neptunori baino. Gertuago dago planeta, baina oso tamaina txikia du gure zeruan. Horren erakusle argitaratu genituen Tom Harradinen argazki hauek. Neptuno goitik […]
Beti izan dugu gogoa transbordadore baten jaurtiketa zuzenean ikusteko. Ezin izango dugu ikusi, martxan dagoen Atlantisaren misioa transbordadoreen azkena delako. Ez zen ikusteko erraza, ez zelako nahikoa bidai bat jaurtiketaren dataren arabera planifikatzea. Beti izan dira atzerapenak eta, aurresandako egunean bertan egon arren, nekeza zan jaurtiketa egun horretan izatea. Tira, ikusiko ez dugunez, hemen jartzen […]
Aurreko sarreran Hubblek atera berri dituen Neptunoren argazkiak zintzilikatu bagenituen, orain lau argazki orienkin muntatu duten bideoa erakustera gatoz. 16 ordu besterik ez du behar Neptunok errotazio bat osatzeko. Azkarra Lurraren aldean (24 ordu) baina motela Jupiter eta Sturnoren 10 orduren ondoan. Errotazioa eta Neptunoren ardatzaren inklinazioaz gain, bideoan Neptunoren lau satelite agertzen dira: Galatea, […]
Esan bezaka uztailaren 12an osatu zuen Neptunok bere lehen orbita 1846an aurkitu zutenetik. Hori ozpatzeko, Lurraren orbitatik Neptunori inoiz ateratako argazkirik onenak argitaratu ditu Hubble espazioko teleskopioak. Ekainaren bukaeran ateratakoak dira. Hemen duzue handiago. Hauek dira plneta onen argazki onenak. Voyager ontziak ateratakoak dira: Eta hauek Hubblenak, orain dela urte batzuk ateratakoak. Oso atmosfera aldakorra […]
Uztailaren 12an Neptunok 1846an Johann Gottfried Gallek aurkitu zuenetik, bere lehen orbita osatu zuen. Zientziaren garaipen handia izan zen aurkikuntza hura, Gallek Urbain Le Verrierrek aurresandako tokian aurkitu zuelako Neptuno. Bideo bitxi bat zabaldu dute honen harira, Lurreko 164 urte hauetan gertatu diren zenbait gauza gogoratuz. Nahiko ikuspuntu amerikarretik, hori bai. Amazingsen ikusi dugu bideoa.
Zintzilikatu genituen orain dela hilabete batzuk Dan Eckert-en timelapse pare bat: Space Ship Earth, timelapse. Hemen doa hirugarren bat, oso ona hau ere. Death Valley mitikoan eginik daude sekuentzia batzuk. Gozatu! Camtrac from Dan Eckert on Vimeo.
Astebete da gaur Josep Costas,hil zela. 93 urte zituen. Dibulgatzaile eta behatzaile aparta, astronomia zaletuen artean ezaguna bazen, 3.500 ispilu egin zituelako da. “Costas” bat baduzu, bere web orrian duzu errolda, zenbat eta non dauden jakiteko. Omenaldi txiki bat ere bada orri hori: Yo tengo un Costas. Merezi du, baita 1936/37 ikasturtean hasten diren bere […]