Zintzilikatu genituen orain dela hilabete batzuk Dan Eckert-en timelapse pare bat: Space Ship Earth, timelapse. Hemen doa hirugarren bat, oso ona hau ere. Death Valley mitikoan eginik daude sekuentzia batzuk. Gozatu! Camtrac from Dan Eckert on Vimeo.
Astebete da gaur Josep Costas,hil zela. 93 urte zituen. Dibulgatzaile eta behatzaile aparta, astronomia zaletuen artean ezaguna bazen, 3.500 ispilu egin zituelako da. “Costas” bat baduzu, bere web orrian duzu errolda, zenbat eta non dauden jakiteko. Omenaldi txiki bat ere bada orri hori: Yo tengo un Costas. Merezi du, baita 1936/37 ikasturtean hasten diren bere […]