Egia esanda, aurreko asteko Ilargi eklipsea ez zen batere ikusgarria izan. Euskal Herriko tokirik gehienetan, beste behin, lainotuta egon zen, baina ikusi zen lekutatik jasotako kronikak irakurrita, garbi dago ez zela izan espero genuen espektakulua. Eklipse iluna suertatu zen eta, hori dela eta, ez zen batere erraza izan ilunabarreko argien artean aurkitzea, are gehiego kalima […]
Ez dakit inor hain zoroa egongo den guztiak ikusten saiatzeko, baina ISSaren aurreikuspenei begira gaur, ekainaren 16a, ISSa 6 aldiz ikusteko aukera izango dugu. Horrela izan zen aurreko astelehenean ere. Hemen dituzue Bergararako (Gipuzkoa) aurreikuspenak. Euskal Herri osorako balio dute. Solstizio egunaren inguruan ikusten dira hainbeste igarotze. Zergatik? Denok ikusi dugu ilunabarrean, Eguzkiak bailaran ez […]
Ilargi eklipsea dagoenan ikusteko irrikatzen nagoela uste dute nere lagunek. Ez ba. Ilargi eklipse batek ez du inongo interes zientifikorik. Eta ez da, nire ustez, teleskopiotik Saturno ikusi edota Eguzki eklipse bat ikustea bezain ikaragarria. Interes bakarra zein iluna den ikustea da eta argazki politten bat ateratzea. Desberdina da gaurkoan. Bereziki ederra izango da gaurko […]
Bihar larunbata, ekainaren 11, eguraldia lagun badugu, Ilatargi Astronomia Taldea bere teleskopioak jarriko ditu Aretxabaletan (Gipuzkoa) bertara gerturatzen den edonork Saturno eta Ilargia ikusi ahal izateko. Herriaren kanpoaldera dago aukeratutako tokia eta nahiko ilun badago beste objektu batzuk ikusteko aukera izango dugu, konstelazio distiratsuenaz gain. Googlemapseko mapa honetan duzue tokia markatuta. Animatu eta etorri. Ez […]
Maiatzaren 23an itzuli zen Paolo Nespoli ISStik Lurrera, ha igarotze oparo bat izan ondoren. Agurrerako Soyuz ontzitil ISS eta Endeavourraren inoiz ikusi gabeko argakiak eta bideoa aterako zituela iragartzen zuen. Hemen dugu materiala eta benetan da zoragarria. Bideoa ikusten duzuenean, kontutak izan bai ISSa, bai Soyuz ontzia 7 km/sko abiaduraz mugitzen ari direla momentu horretan. […]
Ez ditut gustoko es multibertsoak (unibertso paraleloak), ez inflakzioaren teoria. Apropos asmatutakoak iruditzen zaizkit, azaldu ezineko gauza batzuk azaltzeko. Baina hor dagoen teoria bat denez, hemen zintzilikatzen dugu gaur Eduard Punsetek Max Tegmark, MIT-eko fisikako irakaslea (Massachusetts Institute of Technology) Redes programarako egindako elkarrizketa. Hemen azaltzen da ideia zein den.
Timelapse ederra Isidro Villok 2010eko maiatza eta 2011ko otsaila artean Sierra Nevadan jasotako irudiekin egiginikoa. Canon 500D kamera eta Canon 28mm f/1.8 eta Sigma 20mm f/1.8 objektiboekin. Vangelisek ipintzen du musika, 12 O’Clock. Sierra Nevada night sky time lapse from Isidro Villo on Vimeo.