Lurretik gertu pasatu zen asteroide NEOaren bideoa (2011 MD) | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lurretik gertu pasatu zen asteroide NEOaren bideoa (2011 MD)

Esan genuen bezala, joan zen astelehenean 2011 MD asteroidea Lurretik oso gertu pasatu zen. Ez genuen hemendik ezer ikusteko aukerarik izan, baina hemen dugu, bideoan, nolakoa izan zen ikusteko. Berez, aurreko gauean eginiko bideoa da Eslobeniako ?rni Vrh Observatoryko 60 cm teleskopioarekin. Oso adierazgarria bideoa, zein azkar pasatu zen nabaritzeko. 4h40mtan zehar egikiko argazkiekin montatutako bideoa da, 15 sko 635 argazki, konkretuki.

Nabaritzen al duzue aldaketarik asteroidearen distiran?

Distira aldaketa horiek, bere errotazioaren adierazle dira. hau da aditu batek hortik ondoztatzen duena:


“El asteroide muestra una bajada de brillo breve de 0.8 magnitudes cada 11.6 minutos. De ahí calculan un período de rotación de 11.6 ó 23.3 minutos. La curva de luz es un tanto singular porque pasa aproximadamente dos tercios del tiempo en el máximo y los mínimos son bajónes repentinos..”

Asteroide naturala da, hasiera batean zabor espaziala izen zitekeelaren hipotesia eskuartean ibili bazuten ere. Tamalgarria da jakitea gerturatzea baino 5 egun aurretik aurkitu zutela NEO hau. Denborarik ez Bruce Willis bertara joateko asteroidea mila zatitan apurtzeko 😉

Txantxak alde batera utziz, garbi dago estilo honetako asteroideak bilatzea lan garrantzitsua dela. Honek ez zuen arrisku berezirik, bere 5 eta 20 mren arteko diametroarekin ez bait zuen kalde handiegirik sortuko gure planetan, baina izango dira handiagoak eta benetan arriskutsuak izang direnak.

Otailaren 4an pasa zen horrelako beste objektu bat, lurrazaletik 5.500 kmtara (12.400 kmtara pasa da hau). 2011 CQ1 asteroidea izan zen hura.

Temas

asteroidea, neo

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2011
MTWTFSS
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930