Hamaika gauza ikusitakoak izan arren, beti dago zerbait originala egiteke. Horren adierazle gaurko argazkia. Luis Javier Guardón da bere egilea eta larunbat gauean ateratakoa da, Madrid eta Segovia arteko mugan dagoen la Bola del Mundon. Nikon D90 kamera eta Tokina 11-16mm objektiboa. Benetan bitxia ISSaren marra ipar izarraren gainetik pasatzen ikustea, zerua ardatzetik bitan banatuz. […]
Atzo arratsaldean 17:00 UT (19:00 ordutegi ofizialean), 2011 MD NEOa (Near Earth Objet) Lurretik oso gertu pasa zen, lurrazaletik 12.400 km ingurura. Hori da, gutxi gora-behera, Lurraren diametroa. 5 eta 18 metro inguruko diametroa duela uste da baina, atzoko datuekin ziur datu hau gehiago afinatzen dela. Bere orbita ere asko aldatuko da, Lurraren izan duen […]