Maiatzaren 23an itzuli zen Paolo Nespoli ISStik Lurrera, ha igarotze oparo bat izan ondoren. Agurrerako Soyuz ontzitil ISS eta Endeavourraren inoiz ikusi gabeko argakiak eta bideoa aterako zituela iragartzen zuen. Hemen dugu materiala eta benetan da zoragarria. Bideoa ikusten duzuenean, kontutak izan bai ISSa, bai Soyuz ontzia 7 km/sko abiaduraz mugitzen ari direla momentu horretan. […]
Ez ditut gustoko es multibertsoak (unibertso paraleloak), ez inflakzioaren teoria. Apropos asmatutakoak iruditzen zaizkit, azaldu ezineko gauza batzuk azaltzeko. Baina hor dagoen teoria bat denez, hemen zintzilikatzen dugu gaur Eduard Punsetek Max Tegmark, MIT-eko fisikako irakaslea (Massachusetts Institute of Technology) Redes programarako egindako elkarrizketa. Hemen azaltzen da ideia zein den.