Joan zen hilabetean Bizkaiko Astronomia Taldeko kide batek Ilargiko Mare Crisium eta Cleómedes kraterreko marrazki zoragarri bat erakuzten zigun. Berezia, bertan Ilargian ikus dezakegun bitxikeri bat zegoelako: hontza baten irudia. Kruchi izenarekin ezagutzen dugun Cruz Hermosa da lagun hori eta zalantzarik gabe bera dela bitxikeri horren aurkitzailea esan dezakegu. Ez dago, noski, hontzarik Ilargian. Gure […]