Lurretik gertu pasatu zen asteroide NEOaren bideoa (2011 MD) >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lurretik gertu pasatu zen asteroide NEOaren bideoa (2011 MD)

Esan genuen bezala, joan zen astelehenean 2011 MD asteroidea Lurretik oso gertu pasatu zen. Ez genuen hemendik ezer ikusteko aukerarik izan, baina hemen dugu, bideoan, nolakoa izan zen ikusteko. Berez, aurreko gauean eginiko bideoa da Eslobeniako ?rni Vrh Observatoryko 60 cm teleskopioarekin. Oso adierazgarria bideoa, zein azkar pasatu zen nabaritzeko. 4h40mtan zehar egikiko argazkiekin montatutako […]

Zerua ardatzetik bitan ebakiz

Hamaika gauza ikusitakoak izan arren, beti dago zerbait originala egiteke. Horren adierazle gaurko argazkia. Luis Javier Guardón da bere egilea eta larunbat gauean ateratakoa da, Madrid eta Segovia arteko mugan dagoen la Bola del Mundon. Nikon D90 kamera eta Tokina 11-16mm objektiboa. Benetan bitxia ISSaren marra ipar izarraren gainetik pasatzen ikustea, zerua ardatzetik bitan banatuz. […]

Uuuuuuiiiiiii!

Atzo arratsaldean 17:00 UT (19:00 ordutegi ofizialean), 2011 MD NEOa (Near Earth Objet) Lurretik oso gertu pasa zen, lurrazaletik 12.400 km ingurura. Hori da, gutxi gora-behera, Lurraren diametroa. 5 eta 18 metro inguruko diametroa duela uste da baina, atzoko datuekin ziur datu hau gehiago afinatzen dela. Bere orbita ere asko aldatuko da, Lurraren izan duen […]

Tenerife, Hegoaldeko Gurutzea eta errefrakzioa

Juan Carlos Casadoren timelapse bitxi bat erakusten genuen aurrekoan non printzipioz ikusi ezin den zerbait jasotzen zen, Hegoaldeko Gurutze osoa Tenerifetik. Atmosferaren errefrakzioari esker ikusi ahal dela azaltzen genuen orduan eta, baita, 2300 mko altureatik egin zelako behaketa. Nola gertatzen da fenomenoa? Denok ezagtzen dugu errefrakzioaren fenomenoa: argia desbideratu egiten da ingurunez aldatzen denean. Erraz […]

Espaziotik lurrera begira

ISStik ikusten diren Lurreko bista zoragarriak erakusten dira 2009ko bideo honetan. Ez dago han goian egonda sentitzen dena esperimentatzerik, baina ilunetan ipini bideo hau pantaila osora HDn eta saiatu hor goian 360 kmtako altuerara zaudetela irudikatzen. Ez du musikarik, zuzeneko soinua baizik. Egokiagoa hor goian gaudela sentitzen zaiatzeko. ¿Lortu al duzue?

Hau al da progresoa?

Valladolideko Sociedad Astronómica Syrmako Fernando Cabrerizoren timelapse batekin gatoz gaurkoan. Argi distiratsu bat nabarmentzen da bertan, gaizki ulertutako progresoaren sinboloa da argi hori. Zamora penintsulako toki berezia da zerua behatzea maite dugunontzat, bertako zerua benetan izugarria delako. Zoritxarrez, asko galdu da azken urte hauetan, geizki ulertutako progresoaren poderioz. Horren adierazgarri timelapsean nabarmentzen den argi hori. […]

Uda (eta negua)

Eguraldian oraingoz ez igarri arren, sartu gara udan eta momentu ona da Vivaldiren lau urtaroak entzuteko, Europa Galantetalde bikainaren eskutik. uda ipar hemisferioan; negua, hegokoan

Gertu dauden munduak

Aste honetan argitaratu dira Eguzki Sistemako beste mundu batzuren argazki eta bideo berriak. Unibertsoaren tamaina kontutan izanda, hemen bertan dauzkagun munduak dira. Egun batean esploratuak izango direnak. Hemen ditugu, momentu hori heltzen den bitartean, mundu horiek irudietan. Fobos-etik abiatuko gara, ekainaren 1ean ESAren Mars Espress zundak jasotako argazki batzuetan. Fobos agertzen da bertan, itxuraz Jupiterren […]