Planeten dantza martxan da egunsentian >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten dantza martxan da egunsentian

Zorte gutxi izan dugu eguraldiarekin, baina martxan da planeten dantza, egunsentian ikusgai hilabete osoan zehar. Hamabost egun aurretik, bideo hau zintzilikatzen dugu gertatu dena gogoratzeko eta gertatuko denaren berri emateko. Adi, hile bukaeran beste momentu eder bat izango delako, planeta guztiak lerrokatzen direnean.

Ilargi eklipsea, datorren ekainaren 15ean

Ekainaren 15ean, asteazkena, Ilargi eklipse eder bat ikusteko aukera izango dugu. Ederra Ilargia eklipsea totala denean aterako delako eta paisaiarekin nahastuta ikusteko aukera izango dugulako. Aukera paregabea argazki ederrak ateratzeko. Hilabete bat falta, baina abisatuta gaude eta hasi al gara argazki horrek pentsatzen eta behaketa nondik egingo dugun pentsatzen. Informazio gehiago AstroAficiónen bideo honetan.

APOD, galegoz ere. Noizko euskeraz?

Apirilaren 25etik APOD (Astronomy Picture Of the Day) orri famatuak badu bertsio bat galegoz, Dosi Veigari esker. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz orain. Noizko euskeraz? Gure esku dago, baina euskaldunak azkenak izaten gara beti horrelakoeta.

James Randi, forma onean

Antonio Martinez Ronek (aka Fogonazos) argitaratu du, baina ezin utzi hemen era jartzeko aukera. Galizian izan da James Randi, Neuromagicek gonbidatu bezala parte hartzen. Han izan da Antonio eta elkarrizketa hau egiteko aukera izan du. 82 urte eta osasun arazo batzuekin, baina hor da oraindik, beti izan duen energia berdinarekin. Urte askotarako! Ezin dut bideoa […]

Daniel López-en El cielo de Canarias – Tenerife timelapsea

El cielo de Canariasko Daniel López astroargazkilari bikainak Tenerifen urte oso batean zehar ateratako argazkiekin eginiko timelapse bat argitaratu berri du. Eszena ezberdinen artean izpi berde bikoitza, ortzadar bikoitza, laino itsasoa, hodi egonkorrak,… azpimarratzeko modukoak. Nere ustez, hain famatua egin den The Mountain baino askoz ere hobeagoa. Tenerifen eginikoa da, eta Danielen “7 irla, 7 […]

El cielo de Canarias – Tenerife, por Daniel López

El cielo de Canariasko Daniel López astroargazkilari bikainak Tenerifen urte oso batean zehar ateratako argazkiekin eginiko timelapse bat argitaratu berri du. Eszena ezberdinen artean izpi berde bikoitza, ortzadar bikoitza, laino itsasoa, hodi egonkorrak,… azpimarratzeko modukoak. Nere ustez, hain famatua egin den The Mountain baino askoz ere hobeagoa. Tenerifen eginikoa da, eta Danielen “7 irla, 7 […]

Supernoba nahiko distiratsua Hartz Handian

Apirilaren 26an Zhangwei Jin eta Xing Gao txinatarrek aurten aurkitu den supernobarik distiratsuena ikusi zuten Hartz handian NGC 3972 galaxian konkretuki. SN 2011by izena hartu zuen. Distiran gora egin du ordutik hona eta 13. magnitudean dago, teleskopio txikiekin ikusteko moduan. Ez da nekeza galaxiaren ingurunea aurkitzea baina bai galaxia konkretu hau, galaxia dexente dagoelako hor. […]

Maiatzeko zerua

Hilabete berria beraz, hemen da maiatzeko zeruko bideoa. Ipar hemisferioa, 2011ko maiatza Hubblesitekoen bideoa hasteko, ipar hemisferiorako eta, ohi bezala, Fernando Beltranek La Costa de las Estrellas youtubeko kanalerako itzulita. Gau osoan zehar hor izango dugu Saturno oso posizio onean. Hortik hasten da hilabete honetako zeruko ibilbidea. Hilabete ona da Virgo eta bere galaxiak ikusteko, […]