Joan zen astelehenean jaurti zuten azkenengoz Endeavour transbordadorea eta Quest for starsekoek Discoveryren azkeneko jaurtiketan egin zuten bezala, zenbat kamera igo dituzte helioz beteriko globo baten laguntzaz. Senatobia-1 zuen izena misioal eta emaitzak aurreko misioaren (Robonaut-1) antzekoak izan dira. Hori dela eta, lehen originala zena, orain apur bat repetitiboa da. Hemen duzue atzo argitaratu zuten […]
Gero eta konplikatuagoa da timelapse desberdin eta harrigarri bat egitea. Konplikatzen doan gaia da eta gero eta beharrezkoagoak dira kamararen mugimenduak. Hemen bi adibide. Jeff Chen Kuo Chinrena da lehena Canon 60D kamera eta Stage Zero Dolly aparatua mugimenduetarako. Dinamic Perception MX2 Dolly controlerrak kontrolatzen ditu mugimenduak, oso mugimendu finak lortuz. Estatu batuetako mendebaldeko kostan […]
Benetan harrituta geratu gara Ralf Vandeberghen lana ezagutu dugunean. Urtetan dabil Ralf espaziora bidaltzen ditugun aparatuei argazkiak ateratzen. 10″tako (25 cm aprox.) teleskopio batekin egiten ditu argazkiak Ralfek. Eta eskuz jarraitzen ditu objektuak. Hemen zintzilikatzen ditugu gure ustez argazkirik onenek direnak. Lacrosse 2 2010eko ekainaren 27an (Argazki originala eta detaileak) Progress M-04M karga ontzia, 2010eko […]
Ez dugu hemendik gauza handirik ikusi, baina hemen dauzkagu egunsentiko konjuntzioaren irudi batzuk. Hego hemisferiotik eginikoak dira, ekliptikaren posizioa dela eta, baldintza hobeagotan ikusten ari direlako handik espektakulua. Desberdintasuna nabaritzeko, hone hemen Stelllariumarekin egikiko simulazio batzuk. Maiatzaren 13rako da. Horrela ikusten dute Córdobatik (Argentina). Eta horrela hemendik. Hau zergatik den ulertzeko, Ciencia y tecnología espacialeko […]
Hemen dira NanoSail-Dren lehiaketaren inguruan lehenengo argazki ikusgarriak. Ralf Vandebergh da egilea eta Newton teleskopio erreflektore bat erabili du, 10″takoa (25 cm, aprox) eta eskuz eginiko jarraipenarekin. Apiliraren 24koak dira argazkiak. Hemen dituzue. Eta hemen Spaceweatherreko galerian argitaratu dituen animazio batzul. Ikusgarria.
Gogoratuko duzue, agian, argazki lehiaketa bat martxan dela azaroan jaurti eta urtarrilean zabaldu zen espazioko belari argazkia ateratzeko. Argazki gutxi oraingoz lehiaketan (ikusi Spaceweatherreko galeria). Orian dela gutxi NASAk NanoSail-D honen igarotze bat nolakoa den erakusten duen bideo bat argitaratu du. Ezin dugu hemen zintzilikatu, baina hemen duzue ikusgai. Eta hemen beste bat, honetan mugimendua […]
Gaur 12h56 UTtan (gure erlojuko 14h56ak izango direnean) eta inolako arazorik ez badago, Endeavour trnasbordadorearen azkeneko jaurtiketa izango da. Zoritxarrez, ezin izango dugu Endeavorra ISSra nola gerturatzen den, egun hauetan ez dagoalako ISSa ikusterik. Jaurtiketa NASA TVtik jaraitu ahal izango da. Edo hemen bertatik: Online video chat by Ustream Discoveryren azken jaurtiketan egin zuten bezala, […]
Erretrogradazioan da Saturno (bere oposizioaren aurretik) eta, gertu duen Porrima izar distiratsuaren laguntzaz (Spicaren ostean Virgoko bigarren izarrik distiratsuena) bere mugimendua erraz jarraitzeko aukera izango dugu . Bideoan duzue Saturnok jarraituko duen ibilbidea. Ekainaren 11-12 an izango dira Saturno eta Pórrima gertuen. 15′ besterik ez heren artean (Ilargi erdi) Momentu horretatik aurrera Saturnok bere mugimenduaren […]