Ekainaren 15ean, asteazkena, Ilargi eklipse eder bat ikusteko aukera izango dugu. Ederra Ilargia eklipsea totala denean aterako delako eta paisaiarekin nahastuta ikusteko aukera izango dugulako. Aukera paregabea argazki ederrak ateratzeko. Hilabete bat falta, baina abisatuta gaude eta hasi al gara argazki horrek pentsatzen eta behaketa nondik egingo dugun pentsatzen. Informazio gehiago AstroAficiónen bideo honetan.