Apirilaren 26an Zhangwei Jin eta Xing Gao txinatarrek aurten aurkitu den supernobarik distiratsuena ikusi zuten Hartz handian NGC 3972 galaxian konkretuki. SN 2011by izena hartu zuen. Distiran gora egin du ordutik hona eta 13. magnitudean dago, teleskopio txikiekin ikusteko moduan. Ez da nekeza galaxiaren ingurunea aurkitzea baina bai galaxia konkretu hau, galaxia dexente dagoelako hor. […]