Dani Caxeten Flickreko orrian,Tom Harradine astroargazkilari australiarraren lana aurkitu dugu. Material bikaina, gaur erakutsiko dugun hau bereziki: zeruko zenbait objektu Lurretik zein tamainarekin ikusten diren erakusten duena. 1. Goitik behera, Neptuno, Urano, Saturno, Jupiter, Marte, Artizarra (Venus) eta Merkurio, Eguzkia eta Ilargiaren tamainarekin konparatuta. Ia tamaina berdinarekin ikusten dira bi hauek Lurretik. Argazki originala, hemen. […]
Dani Caxete Madrilen bizi den galiziarra da, artista aerografiko ezaguna. Hona heltzen bada, ISSa Eguzki aurretik ikagrotzen harrapatu duelako da. Hiru aldiz gainera 18 egunetan oso kalitate onakin. Bietan gainera, Endeavour transbordadore espaziala agertzen da. Hemen argazkiak: Maiatzaren 6an, Majadahondatik Maiatzaren 21ean, Guadalajara eta Madrilen artean Maiatzaren 23an, Madriletik Bere ekipoa nahiko arrunta da Celestron […]
Jose A. Pérezek (Mi mesa cojea) ETB2 irailean emitituko duen Escépticos seriearen aurrerapena aurkeztu zuen Bibbol ospatutako Zientziaren Komunikazioaren III. Mintegian. Urtarrilarean emititu zuen ETB2k aurreneko atala, bikaina, eta datorrena ere oso kalitate onekoa izango del dirudi. Serie osoa ikusteko desiatzen gaude. Ezin baduzue hemen ikusi, hemen ere badago.
Bihar ospatzen da Fundación Biofisica Bizkaiak, Cátedra de Cultura Científica de la Universidad del País Vascorekin elkarlanean antolatzen duten zientziaren komunikazioaren inguruko mintegia. Benetan interesgarria partehartzaileen zerrenda: Xurxo Mariño, biologo, neurozientzialari eta dibulgatzaile galiziarra; Patricia Fernández de Lis, Publiko egunkariaren zientzia arduraduna ; José Antonio Pérez guionista, Escépticos programaren zuzendaria eta Mi mesa cojea blogaren […]
Timelapse pare bat gaurko zeruaren ipar izarraren inguruko mugimendua erakutsiz. Apirila amaierako Hartz Txikiaren mugimendua erakusten da hemen. gai zarete izar horien artean Hartz Txikia aurkitzeko? Polaris time lapse from Dean Rowe on Vimeo. Hartz Txikiaren posizioa timelapsearen hasieran. Hartz Txikiaren posizioa timelapsearen amaieran. Sailagoa da bigarren timelpse honetan Hartz Txikia aurkitzea, askoz ere izar […]
Matrimonio con hijos serieak (Married with Children) Casados con hijos izeneko bertsio bat du Argentinan. Ushuaia-ko (Argentina), Victor Bibéren bidez, argi kutsaduraren inguruko serie horretako sketch bat heldu zaigu. Exajeratzen ari direla dirudi, baina hori da, neurri handi batean, egiten ari garena: zergetako dirua alferrik gastatzen. Usuhaiatik datorkigu bigarren bideoa ere. Argi kutsadura azaltzen du. […]
Paolo Nespoli, ESAko astronauta italiarra, etxera itzuli zen atzo. 2010eko abenduan heldu zen Paolo ISSra Soyuz TMA-20 ontzian eta Lurrera jeitsi zen atzo ISSan 6 hilabete igaro ondoren. Oso ezaguna egin da Paolo sarean, ISStik ateratako ehundaka argazki zoragarri argitaratu dituelako denbora honetan MagISStra bere misioaren Flickreko orrian. Bere argazki mordoa erakutsi ditugu hemen eta, […]
Unmannedspaceflightko Bjorn Jonssonek aurkeztu berri duen úpiterren animazio berri bat gaurkoan. 1979ko urtarrilaren 6tik 29ra Voyager 1ak ateratako argazkiak ber-masterizatuz, bideo ziragarri hau aurkeztu du. Zelako konplexua den Jupiterreko atmosfera. HDn eta pantaila osora ikusi. Universe Todayn ikusi dugu.