Apirilak 10eko ilargiko Xaren argazki pare bat. Guk ezin izan genuen ikusi baina, Manuel Castillok eta Juan Carlos Casado maisuak (29 APOD lortu ditu dagoeneko) jaso zuten guretzat. Manuel Castillo: Juan Carlos Casado: Irudi hauetan bertan eta Juan Carlosen lagun bati esker momento berean V bat ere badagoela Ilargian jakin dugu, en ese mismo momento. […]
Gagarinen lehenengo hegalaldiaren 50. urteurrenaren ospakizunen harira, momentu ona da errusiarren espazioko esplorazioa nolakoa izan den, nahiko ahaztuta duguna. Aitzindari izan ziren zenbait gauzatan: izakiaren lehenengo paseo espaziala, Ilargiari buelta eman zion lehenengo zunda, Artizarrean (Venus) jaitsi ziren lehenengo zundak eta lehenengo espazioko estazioa MIR) besteak beste. Eta azkeneko garaipen baten atarian dauda: tranbordadore espazialaren […]
Blog honetan sarri agertzen den Manuel Castillok, ikusteko hain bitxia den Ilargiko Xa noiz ikusiko den gure kabuz kalkulatzeko bide erraz bat aurkezten digu. Stellariumaren bidez egiten da. Stellariumek duen Ilargiaren irudia ordezkatu behar da. Duenaren ordez,hor behean duzuen horietako bat aukeratu behar da. lune izenarekin gorde behar dugu, hor dagoen bezala, png formatoan, irudi […]
Badira hilabete batzuk Saturnon ekaitz erraldoi bat martzan dagonetik. Historikoa izan arren, ez diote horri ez Cassini misioak, ez Hubble teleskopioak den bora askorik dedikatu. Ulertezina. Josep M. Gómes Forrelladi esker, Hubblek ateratako argazki batzuk jaso ditugu, piska bat kasualitatez hartu dituenak. Kameraren kalibrazio lanetan ari zirela, Saturnora bideratu zuten Hubble, haren bost argazki ateratzeko, […]
Oso gaizki zabaldu dute informazioa komunikabideek Fukushimari dagokionean. Gutxitan entzun dira hainbeste tontakeri gai bati buruz hain denbora laburrean. Baina marka propioak hausten primerakoak dira komunikabideak. Atzokoa horren adibide. Guzti guztietan irakurri dugu Fukushimakoa Chernobylen mailan dagoela. Letra txikia irakurriz, asuntoa ez dela hain larria esaten zuten, jaurtitako erradiazioa, adibidez, hangoa baino 10 aldiz txikiagoa […]
Gaur da Gagarinen hegalaldiaren 50. urteurrena. Christopher Riley zinemagile eta blog honetan zenbait aldiz agertu den Paolo Nespoliren elkarlanari esker Gagarinen hegalaldia nolakoa izan zen erakusten duen dokumentala aurkeztu dute gaur. ISStik ateratako irudiak erabiltzen dira horretarako, benetako misioaren audioa, irudi berriekin eta Philip Shepparden musikaren bidez. Ez dago bideo material gehiegirik Gagarinen abenturaren ingurukoa. […]
Benetan ederra Club Astronómico Sur foroan ikusi dugun Magallanesen Hodei Handiaren (LMC) argazki. Santiago de Chileko Carlos Milovic da egilea eta PixInsight softwarea erabili du gure galaxia satelite hau orain arte inoiz ikusi ez dugun bezala erakusteko. Hauek dira datu teknikoak: Canon 300D birmildatutakoa, Canon 50mm f/1.8 objektiboa, 10 minutuko 18 esposizio (3 ordu), ISO […]
Badirudi eguraldia ez dugula lagun izango baina Manuel Castillok abisatu digun bezala gaur (igandea) Ilargiko Xa ikusteko aukera izango da. Orduegi ofizialeko 19:01tan. Egunargiz, baina ikusi ahal da. Ez da ordu horretan ikusten soilik. Hori unerik onena da. Ordubete beranduago ere ikusi daiteke, gero eta okerrago, noski. Hemen dugu X hori Manoloren argazki batean. handiagoa […]