Maiatzan zehar Merkurio, Artizarra (Venus), Marte eta Jupiter maiatzean zehar luzatuko den dantza batean bat egingo dute egunsenti aurreko zeruetan. maiatzaren 30ean lerrokatuta egongo dira, Eguzkirainoko distantzien arabera gainera. Baldintza hobeagoak izango dituzte hego hemisferioan. Gurean egunsentiko argien artean ikusiko dira guztiak eta zenbat eta horizonte lauagoa izan, hobe. Eta hasieran eta amaieran ilargia ibiliko […]
Timelapse interesgarri bat lurrikararen ondorioz Tokio nola aldatu den erakusten duena. Zutik dago guztia. Aldaketak kaleko argietan daude, argi mordo bat itzali dituztelako. Badago zer ikasi hortik energia nuklearrik ez izatea behar badugu. Energia aurreztea eta alferrik ez gastatzea da bidea. Slightly darkened streets of Tokyo from darwinfish105 on Vimeo.
Gauez eginiko bi timelapse gaurko sarrera honetarako. Oso landua lehena, travelling kurioso batzuekin. Nola egin dute bukaerakoa? Kotxe baten gainean jarri dute kamera? Inguru magiko batean eginikoa, gainera Death Valleyko Bad water. Brandon Alperin da egilea. Zoetrope Visions: Night from Brandon Alperin on Vimeo. Death Valley aipatu dugula, merezi du inguru hori Google Mapseko sateliteko […]
Islandian aurten egindako timelapse pare bat. Benetan ederrak Islandiako paisaiak…eta aurorak, noski. Raw Lightscapes, Enrique Pachecorena – raw.is Raw Lightscapes from Enrique Pacheco on Vimeo. Jokulsarlon Aurora, Antonio Casadona – timelapses.es Jokulsarlon Aurora from Timelapses.es on Vimeo.
Universidad Nacional Autónoma de Méxicoko Zientzia Nuklearretako Institutoko ikertzailea den Dr. José Julio Emilio Herrera Velázquezek, Fukushimako akzidente nuklearra bideo batean azaltzen du. Hemen esan duguna, gutxi gora behera, baina aditu baten ahoan.
Iruñako Planetarioko zuzendaria den Javier Armentia, Buenafuenten programan egon zen astelehenean Vaya timo bildumako liburuak aurkezten. Merezi du ikusteak. Oso entretenigarria. Ondo, baita Berto Romero aurkezlea.
Gaur da bigarren Real Madrid-Barça. Hori dela eta, momentu ona da Yo también quiero perder tiempok orain dela aste batzuk argitaratu zuen post bat gogoratzea. Nola ikusiko zen Real Madrid-Barça partidua espaziotik? Ikusi ahalko zen? Bai ba. Joan zen otsailaren 12an Paolo Nespoli astronauta italiarrak Madrileko argazki bat atera zuen ISStik, gauez. Ez zegoen partidurik […]
Orain dela aste pare bat Debagoieneko, Goitb telebistara gonbidatua izan nintzen Fukuximari buruz hitz egiteko. Motz geratu zen denbora eta, hori dela eta, así hemen duzue elkarrizketa horretan esan behar genuen guztia. Eta bukaeran aurkituko duzue elkarrizketaren bideoa. Mila Ester Goienako Arritxu Barruso kazetariari bere galderak hemen jartzeko baimena eman digulako. Elkarrizketarekin hasi aurretik, gaiaren […]