Gauza jakina da aintzinakoek zenbait eraikin astronomikoki orientatzen zituztela. Horrelako adibiderik ederrenetarikoa Mexikoko Yucatanen dago, Chichen Itzako Kukulkanen piramidea “el Castillo” ezizenarekin ere ezagutzen dena. Piramidearen orientazioa dela eta, ekinozioetan (martxoaren 21a eta irailaren 21aren inguruan) eguzkia gorde aurretik bere argiak piramidearen mendebaldeko aurpegian jo eta eguzki argiak ipar aldeko eskilaran Kukulkanen jaitsiera irudikatzen du. […]
Martxoaren 20ko 23h21m (UT)tan -martxoaren 21eko 0h21tan gure ordutegian- udaberriko ekinozioa izan da (udazkeneko ekinozioa hego hemisferioan). Gaur egunak eta gauak iraupen berdina dute mundu osoan, 12 ordu bai batak zein besteak. Bere berazitasunekin, atmosferaren errefrakzioa dela eta berez Eguzkia 12 ordu horiek baino apur bat gehiago ikusten dugulako. Eta ipar eta hego poloetan ez […]
Bi leku desberdinetatik Martín Zalba nafarraren lanen berri jaso dugu. Musikari, konposagile, irakasle eta argazkilari afizionatua de Martin eta bere azken afizio honetako lanen flickr-eko galeria benetan ikusgarria da naiz eta gu astronomia argazkietan. zentratu soilik. Benetan merezi duela bere galeria guztietatik pasatzea. Hemen jartzen duguna, adibide batzuk besterik ez dira.
1995ean hasita eta bi urtetik behin, estatu mailako astronomia irakaskuntzaren topaketak ospatzen dira, Asociación para la Enseñanza de la Astronomíak (ApEA) antolatuta. IX. edizioa izango da aurten Castellón, ekainaren 300etik uztailaren 1era. Astronomia irakaskuntzan interesatuta daudenei zuzenduta daude topaketak, baina astronomia zaletu guztiei irekita daude. Inskripzioa dohainekoa da maiatzeran 30erarte. partir del Maiatzaren 30etik aurrera […]
Docucienciaikusgai dago, Brian Coxek BBCrentzat egin duen Wonders of the Universe izeneko dokumental serie berriaren lehenengo atala,Destiny. Wonders of the Solar System serieraren jarraipena da hau. Chromekin nabigatzen baduzue adi, desordanatuta izango dituzue eta lau atalak. Ez da beste nabegadore batzuetan gertatzen. Bart ikusi genuen eta, egia esanda, ez zaigu gehiegi gustatu. Nahiko gidoi motela […]
Komentatu genuen aurreko astean Berlinen izan ginela. Eta ilgorari handik ateratako argazki batzuk argitaratuko genituela esan genuen. Hemen dira Alexanderplatzetik eteratako argazki horiek. Plaza eder bat da Berlineko Alexanderplatz, hiri horretako leku garrantzitsuenetariko bat. Bertan dira toki guztietatik ikusten ditugu denda komentzialak baina, horrez gain, badira han bertako dendak eta zenbait jatetxe. Polita da tokia […]
Aktibitate handia dago Eguzkian eta merezi du noizean behin begiradatxo bat botatzea, beltzune asko izaten ari delako. Blog honetan beste batzuetan ere agertu den Manuel Castillok Eguzkiaren argazki eder hau lortu zuen Cadizetik martxoaren 7an. Gogoratuko duzue Manuel blog hau jarraitzen duzuenok, Eguzkiari argazkiak ateratzeko Eguzki eklipseak ikusteko betaurreko batzuen filtroa egokituta zuelako teleskopiotik Eguzkiaikusteko. […]
Aukera polita izango dugu datozen egunetan Merkurio begibistaz ikusteko. Kasualitatez, justu aste honetan heltzen da bertara Messenger zunda, Eguzki sistematik buelta mordoa eman eta gero. 2004ko abuztaren 3an jaurti zuten zunda eta, Eguzki Sistema barrenetik hamaika “karanbola” eman eta gero, gaur heltzen da bertara, 18an orbita definitiboan kokatzeko. Behaketari dagokionez, arratsalde hauetan nahiko baxu aurkituko […]