Discovery transbordadorearen jaurtiketa, helioz beteriko globo batetik ikusita >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Discovery transbordadorearen jaurtiketa, helioz beteriko globo batetik ikusita

Hori zen Questforstars taldeko kideen helburua, helioz beteriko globo batean igotako kamera batekin ostiraleko Discoveryren jaurtiketaren argazkiak atera. Robonaut-1 zen misioaren izena. Ez nahastu Robonaut 2rekin, trnasbordadorean ISSra igo duten robotaren izena. Zuzeneko emisioa aurreprogramatu zuten talde honetakoek, baina, ez dakigu zergatik, ez zen horrelakorik izan. Discoveryren jaurtiketa baino ordu bete lehenago askatu zuten globoa, […]

Apollo 14

Gaurkoarekin Apollo misioen inguruko sarrera sorta bateri hasiera ematen diogu. Material mordoa dago baina, auskalo zergatik, komunikabideetan beti argazki berdinak agertzen dira. Nondik hasi ez dakigula, Apollo 14ren inguruan orain dela egun batzuk hitzegin genuenez, horik hasiko gara. Krisialdi txiki bat pasatu zuen NASAk Apollo 13 misioan, 1970ko apirilean. Astronautak hiltzeko zorian egon ziren. Baina […]

Bailey-Salgado Project, zientzia artearen bidez

Hitzegin genuen orain dela hilabete batzuk Jose Francisco Salgadoren inguruan blog honetan bere argazki eta timelapseak aurkezteko. Educa-Cienciako Jorge A. Vazquezen bidez, Tom Bailey musikalariarekin batera aurkeztu duen Bailey-Salgado Project proiektuaren berri izan dugu gaur. Ikusentzunezko sorta bat da non Jose Franciscoren argazki eta timelapseak Tomen musikarekin konbinatzen diren. Helburua: zientzia artearen bidez zabaltzea. Munduko […]

Nuits sacrées, astronomia argazki ederrak

APOD izan zen Stéphane Vetterren argazki bat pasa den astelehenean eta BAEren facebookari esker Nuits sacrées bere web orria aurkitu dugu. Alsacian bizi da Stephan, Suiza eta Alemaniako mugatik gertu. Hori dela eta alpeetako zeru zoragarriak eskura dauzka argazkilari honek. Paisai astronomikoetan zentratzen dira bere lanak, emaitza ederrekin. Azpimarragarriak dira, bereziki, zuri-beltzeko argazkiak, animazioak eta […]

Auto-baztertuta jarraitzen dugu

Oso modernoak eta aurreratuak garela uste dugu. 1961eko apirilaren 12an Yuri Gagarin espaziora joan zen. Espaziora joan zen lehen gizakia da, beraz. Bi hilabete barru ospatzen da 50. urteurrena. Hori dela eta, zenbait hitzordu antolatu dituzte mundu mailan, Yuri’s Night web orriaren bidez koordinatzen direnak. Begiratu aktibitateen mapa. Europan, Estatu Batuetan, Indian, Arabian, ekintza mordoa,…eta […]

Human Planet, 1. atala: Oceans

Human Planet da, zalantzarik gabe, azken urte hauetako dokumental serierik onenetarikoa. BBCkoa da, nola ez, eta urtarrilean hasi zuten emititzen. 8 kapitulu ditu eta azkeneko biak falta dira emititzeko momentu honetan. Gizakien inguruko seriea da eta ingurumenera nola egokitu garen erakusten du, munduko tokirik bitxi eta arriskutsuenetan fijatuz. Hemen, zoritxerrez, ez da oringoz emitituko baina, […]

Aurorarik ikusi gabe gelditzen gara oraingoan

Barkatu eragozpenak baina oso lanpetuta nabil eta ezin izango dut sarrera hau euskeratu. Comentábamos el otro día que, debido a una fulguración solar, producida,más o menos, en dirección a la Tierra, había posibilidad de ver auroras en latitudes bajas. En el vídeo se ve la fulguración de la que hablamos. Tuvo lugar el día 15. […]

Ez dugu aurorarik ikusiko, oraingoz

Barkatu eragozpenak, baina ezin izango dugu artikulu hau euskeratu Hábamos el otro día que, debido a una fulguración solar, producida,más o menos, en dirección a la Tierra, había posibilidad de ver auroras en latitudes bajas. En el vídeo se ve la fulguración de la que hablamos. Tuvo lugar el día 15. Ayer, día 18, llegó, […]