Esnebidea, munduko toki desberdinetatik ikusita >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Esnebidea, munduko toki desberdinetatik ikusita

Desberdin ikusten da gaueko zerua segun eta nondik begiratzen dugun. Adibidea garbiena ipar hemisferiotik silik ikusi ahal dugun Ipar izarrean dugu. Ipar polora joango bagina, gure buru gainean izango genueneta handik hegora abiatuko bagina, altuera galtzen joan gozen izar hau, ekuatorean horizontean eduki arte. Zerua, nola ez, toki ber batetik, eguna eta orduarekin ere aldatzen […]

Asteleheneko Jupiterreko igarotzea, argazkian

Astebukaeran iragarri genuen bezala astelehenean igarotze bikoitza izan zen Jupiterren. Ez zen ordu egokienean Euskal Herrirako, nahiko baxu zegoelako ordurako Jupiter. Horrez gain, eguraldi txarra izan genuen, beste behin. Mendebalderago daudenez, hobeagoak ziren baldintzak Kanariar Irletarako. Eta handik datorkigu gertaeraren testimonia. Raúl Martínez Morales argitaratu du Astrodidácticon. Grupo de Observadores Astronómicos de Tenerife (GOAT)ko Juanjo […]

Erosi, bota, erosi. Zaharkitze programatua.

1901etik martxan dagoen bonbilla bat dago Kalifornian. 110 urte betetzen ditu, beraz, aurten. Hemen duzue webcam baten bidez ikusgai, 10 segundotik hamar segundora eguneratzen den irudian. Irudi hau interneten bidez emititzen hasi zirenetik, 3 aldiz aldatu behar izan dute webcam-a, izorratu egin delako. Nola da hau posible? Saltzen dizkiguten produktuek zaharkitze programatua dutelako. Saltzaileei ez […]

Space Ship Earth, timelapsea

Hasiera bikaina duen timelape hau aurkitu dugu hortik zehar. Luze egiten da, baina benetan merezi duela hasierak. Lehenengo bi minutuak oso onak dira. Amaierari ez diogu zentzu handiegirik aurkitzen. Dan Eckert da egilea. Space Ship Earth from Dan Eckert on Vimeo. Travelings ugari sekuentzia guztietan. Erabiltzen ez den trenbideren bat ezagutzen baduzue, hemen ideia bat. […]

Igarotze bikoitza Jupiterren, gaur

Gaur da aurreko sarreran iragartzen genuen igarotze bikoitza Jupiterren. Gogoratu gure erlojuko 21h40tan (20h40 UT), hasten dela interesgarriena, Ganimedesen itzala Jupiterren gainean proiektatzen hasiko denean. Politena 22h08tik aurrera izango da, Ganimedes eta Io-ren itzalak Jupiterren gainean egongo direnean. 23h08tan egongo dira erdi erdian, nahiz eta une horretan behaketa egoki baterako Jupiter nahiko baxu egon. Astrodidácticoko […]

Igarotze bikoitza Jupiterren, astelehenean

Bihar, astelehena, Jupiterreko sateliteen igarotze bikoitza ikusteko aukera izango dugu. Ganimedes, Io eta beraien itzalak Jupiterretik zehar igaroko dira. Antzeko gertaera izan zen urriaren 31an, nahiz eta oraingoan Jupiterren diametroa txikiagoa izan, urrutiago bai dago. 37”ko tamaina izango du, urteko bere minimotik (33”, apirilean) gertu. Aurtengo tamainarik handiena oposizioan izango du, urriaren 29an. 50” izango […]

Eklipse partzialaren azken argazkiak

Ezin Eguzki eklipse partzialari eskainitako sarrera amaitu gertaeraren argazki gehiago ipini gabe. Juan Carlos Casadorena da aurrena. Astro-argazkilari bikainez gain, eklipse ehiztaria ere bada Juan Carlos. Bere eta Daniel López bezalako beste artro-argazkilarien lanak dituzue ikusgai Tierra y Estrellas web orrian. 300 km egin zituen Juan Carlosek eklipsearen postal eder hau ateratzeko. Eguzki eklipsatua Uxue […]

Javier Armentia eta Juan Carlos Ortega, La noche en vela irrati saioan

Oso gustuko ditugu Javier Armentia eta Juan Carlos Ortega. Biak agertzen dira “La Noche en vela ” irrati saoiaren atal honetan. Astronomia, eszeptisismoa eta entretenimendua, hirurak batera. La noche en vela – Mitos y verdades del espacio y los experimentos de Juan Carlos Ortega – 27/12/10