Wonders of Solar System seriearen 3. atala, Marra urdin fina. Guda hegazkin batean, 18 kmtara igotzen da Brian Cox marra fin urdina ikusteko, gure atmosfera. Kapituluaren hasiera da eta hortik Eguzki Sistemako beste gorputzen atmosferak aztertzera eramaten gaitu. Aurrekoetan bezala,Docuciencia igo ditu, bertsio originalean eta gaztelaniazko azpitituluekin. Ez dakigu zenbat iraungo duten kapitulu hauek hor, […]
Joan zen azaroaren 19an FASTSAT izeneko ontzi txiki bat jaurti zuen. Bere barnean, besteak beste, NanoSail-D izeneko misio bat: eguzki bela bat. Abenduaren 6an askatu behar zuten bela hau, baina zerbait oker joan zen eta ez zen askatu. Ustekabean, urtarrilaren 19an askatu zen bela hau eta, aurreikusita zegoen bezala, hiru egun geroago zabaldu egin da. […]
Mario S. García González ek, Universidad Internacional de Valencian egiten ari den Master en Astronomía y Astrofísicarako bideo hau montatu du. Kometen inguruko sarrera bideo bat da, DBHko ikasleentzat pentsatuta dagoena, baina gure afizio honetan hasten ari den edozeinentzat interresgarria dena. Lan ona, Mario.
Hilabete batzuk dauzka argazkiak, baina ikusi gabe geneukan. Thierryren beste lan harrigarri bat. Discovery transbordadore espazialari atera zion argazkia, 2010eko apirilaren 20an, 5h37TUtan, STS-131 misio hura Floridan lurreratu baino ordu batzuk lehenago. Emmanuel Rietschekin lankidetzan. Harrigarria zenbat detaile lortu dituen. Thiery bere web orrian kontatzen duenaren arabera, 332 kmtako altuerara zegoen Discovery momentu horretan, Frantzia […]
Wonders of Solar System seriearen bigarren atala jartzen dugu garurkoan. Ordena Kaosetik abiatuta du izena. Lehenengo atalean Eguzkian zentratzen bazen, honetan hasierako Kaosatik abiatuta gaur egun Eguzki Sistemak duen ordenera nola heldu zen azaltzen digu. Horrez gain, Saturnoren sistema ederra erakusten digu Cassini zundaren argazkien bidez. Lehehengo atala bezala, Docucienciakoek igo dute. Jatorrizko bertsioan eta […]
Orain dela bi aste hasi zen TVE BBCk ekoiztutako Wonders of Solar System dokumentala. Igande eguerdian jarri zuten bigarren atala. Zoritxarrez, seriearen mutilatutako bertsioa jartzen ari dira. Serie honen aldeko puntua Brian Coxek aurkezpena da. Manchesterko Unibertsitateko irakasle da Cox eta CERNko ATLAS esperimentuan egiten du lan. Pertsonai bitxia da Dare izeneko rock taldean ere […]
Albiste harrigarri bat agertu zen zenbait komunikabideetan aurreko astean. Haren arabera Minneapolis Community and Technical Collegeko Parke Kunkle irakasleak dio, orbitaren kalkulu berri batzuren arabera zodiakoko signoen artean Ofiuco izeneakoa sartu behar dugula. Ez dakigu zein den albiste honen jatorria baina litekena da Kundle irakasleak beste hainbestek sarri esan dutena esatea: abenduko lehenengo hamabostaldian (datak […]
Badira aste batzuk Saturnoko ekaitza handia jarraitzen hasi ginela. Fotastro_SE korreo listari ezker, ekaitza horren animazio zoragarri baten berri dugu. Brian Combs da egilea, eta Buena Vista, Georgiatik eginikoa da (USA) C14 teleskopio bat erabiliz. Urtarrilaren 15-ekoa da, berri berria, beraz. Benetan espaktakularra. Zoragarriak dira, baita, Brian Combs-en beste irudiak. Hauetako batzuekin emango diogu amaiera […]