Oso gustuko ditugu Javier Armentia eta Juan Carlos Ortega. Biak agertzen dira “La Noche en vela ” irrati saoiaren atal honetan. Astronomia, eszeptisismoa eta entretenimendua, hirurak batera. La noche en vela – Mitos y verdades del espacio y los experimentos de Juan Carlos Ortega – 27/12/10
Gehienok izango duzue bere berri baina, bada ez bada, hemen ipintzen dugu Escépticos seriearen lehenengo kapitulua: ¿Fuimos a la Luna? Jose A. Pérezek (Mi mesa cojea) sortu, idazti eta zuzendu du kapitulua eta Luis Alfonso Gámez (Magonia) da aurkezlea, ekoizpena ETB2 y K2000koa izanik. Ez baduzue ikusi, irakurtzen jarraitu aurretik ikusi hemen bertan edota blip.tvn. […]
Ez dugu gai hau itxi nahi beste argazkiren bat zintzilikatu gabe. Thierry Legaulten argazkiaz gain, hau da gehien gustatu zaigun argazkia, benetan originala. Hau eta beste argazki original mordoxkatxo bat duzue La mesa de luz blogean. Bertan duzue interneten ikusi dugun galeriarik ederrena Gustuko beste Fotastro_SE korreo zerrendan ikusi dugu. José Gutiérrez da egilea eta […]