Jakingo duzue, agian, pasa den azaroaren 1ean Discovery transbordadorea ISSra joatekotan zela. Eguraldi txarra zela eta atzeratu egin zuten egun batzuetan data baina gero, arazo tekniko larriak zirela eta, beste atzerapen luzeago bat izan zuen. Eta, orduan, jaurtiketako leihoei buruz hitz egiten entzuten hasi gara. Dena ondo badoa Discoverya otsailaren 3tik 10era doan leihoan joango da ISSra eta, hor posible ez bada, hurrengo arte itxaron beharko dute, otsailaren 27tik, martxoaren 3ra. Kasu horretan Endeavourraren azken jaurtiketa apirilera atzeratu beharko da, otsaila bukaerako leiho horretan jaurtitzea aurreikusita dago eta.