Gaur, 23h38 UTtan neguko solstizioa izango da. Ordu bitxia, Euskal Herrian abenduak 22ko 0:38ak izango badira, Canariasen abenduaren 21eko 23h38ak izango dira. Dena den, ipar hemisferioko urteko gaurik luzeena eta egunik motzenaren aurrean gaude. Hego hemisferioan, berriz, udako solstizioa izango da, egun luzeena eta gaurik motzenarekin. Ospatzeko, Vivaldiren Lau Urtaroak. Negua lehenengo, guretzat eta Uda ostean, hego hemisferiokoentzat. Europa Galante da taldea eta El Paíseko web orrian ikusi ditugu. Oso onak.