Abenduan gaude eta hemen dira hilebete honetako bideoak. Fernando Beltránek La Costa de las Estrellas youtubeko bere kanalerako itzuli duen Hubblesiteko bideoa lehenik. Perseo zentratzen da hilabete honetan, garairik honenetarikoa delako ikusteko. Abenduaren 21ean ikusiko dugun ilargi eklipsea ere aipatzen du eta Gemíniden izar euria ere iragartzen du. Ea eguraldia ladun dugun abenduaren 12aren inguruan, politak izaten direlako.
Agrupación Astronómica de Huescakoek ere atera dute hile honetako bideoa. Tauron zentratzen dira hauek, bere mitologia eta konstelazio honenen dauden zeru sakoneko objektuak ere azaltzen ditu. Anakdota eta bitxikeri batzuk tartekatzen dituzte hauek beraien bideoetan eta, hori dela eta, interesgarriak izaten dira azpaldiko astronomia zaleak bagara ere. Lehen aipatu dugun bezala abenduaren 21ean (kontuz 20tik 21erako gauean delako, goizaldean) azaltzen digute. Zoritxarrez ez dugu eklipsearen onena ikusiko, totala denean gure horizontetik behera egongo baita ilargia. Baina tira, prosezu gehiena jarraitu izan ahalko dugu. Azalpen gehiago blog honetan fetxa gertuago dagoenean.